Neskek, aldiz ezin izan zuten garaipenik lortu talde horren aurka, hain zuzen ere. 20 minutu iraun zuten eibartarrek parez pare arerioaren aurka, hala ere, hortik aurrera arazo gabe gailendu ziren nafarrak aldea handituz bukaeraraino. Etxeko Jaione Goyeneche bilakatu zen lehiako goleatzailerik onena 9rekin. Gure taldean Naia de Castro izan zen onena ate aurrean 4rekin. 19. Jardunaldian NAIBC San Adrianen bisita jasoko dute Ipuruan
ezin izan zuten ezer egin gure neskek. Lehen minututik nagusitu ziren nafarrak eta ederki kudeatu zuten hasieratik lortutako abantaila. Saiatu ziren arren ez zuten saririk lortu. Kanpotarren Uxue Morentin izan zen partidako goleatzailerik onena 6rekin. Armaginen aldetik Ane Treviñok 5 egin zituen eta Nahia Benitez eta Naia de Castrok bakoitzak 3. Datorren jardunaldian Gurpea Beti Onak Azparren Gestioni egingo diote bisita
Hasieratik nagusi izan ziren Andoniren neskak, arerio xamurra espero zen, oraindik punturik irabazi ez duena, hala ere, lehen zatiaren azken partean berdintzea lortu zuten zurigorriek atsedenaldira ezustea emanez berdinketarekin. Dena den, bigarren zatian erabaki zuten eibartarrek lehia, hasierako 10 minutuetako 4-0eko partzialak argi utzi zituen gauzak eta bi puntuak Ipuruan. Gure Maitane Velasco izan zen norgehiagokako goleatzailerik nagusiena 6rekin. Bigarren garaipena jarraian lortu, moralez bete eta datorren asterako prest Kukullaga Etxebarri taldeari bisita egiteko.
Zorte txarra beste behin neskena larunbatean, ezin izan zuten punturik ekarri eta Lagunaken aurka galdu zuten. Norgehiagoka estua eta lehiatua izan zen eta edozeinek irabazteko aukera izan zuen, hala eta guztiz, balantza etxekoen alde erori zen. Bigarren zatian aldea zabaltzea lortu batzuten ere, eibartarrek gerturatzea lortu zuten, baina ezin errematea eman. Etxeko Naroa Izco bilakatu zen goleatzaile nagusia 9rekin. Amaia San Martin eta Lucia Zubizarreta armaginen aldetik 4kin. Lehen itzulia bukatuta 13. Dira eibartarrak 4 punturekin.