Gure neskek ez zuten erronka erraza asteburuan urteko talderik onenaren aurka, eta nahiz eta lehen
itzulian berdinketa lortu arerio berberaren aurka, Ipuruan ezin izan zuten balentria errepikatu. Goitik
behera nagusitu ziren bizkaitarrak eta birtualki sailkatu dira azkenengo fasera. Bigarren postuan
armaginak dira 17 punturekin eta Bera Bera talde donostiarra hirugarren da 15ekin. Hori bai,
liderraren aurkakoa geratzen zaie oraindik. Gogor aritu beharko dira eibartarrak azkenengo hiru
jardunaldietan, Ipuruatik urruti bi jokatuko dituzte, gainera, eta. Dena dela, orain arte bezala arituta
ziur sailkatuko direla gureak, maila handia baitute. Eutsi neskak. Datorren astean fase honetako
etxeko azken partida jokatuko dute Lema Transit Askartzaren aurka.
Bi puntu baino gehiago balio zuen garaipena lortu zuten Andoni Perezen neskek Ipuruan Urdaibai Bilboats garaituta (27-18) eta bigarren postuan jarraitzen dute Omega Peripherals Basauri 2 puntura dutelarik, baina hirugarrena den Bera Bera 4 azpitik da jada, beraz asteburu borobila eibartarrentzat. Datorren asteburuan Eraiken Eharialdea izango da Ipuruan bost partidu faltan.
Oso ondo hasi zuten partida eibartarrek, 5:1 defentsarekin, intentsitate handia erakutsiz eta hori markagailuan islatzen zen. Lehiaren zati handi batean 8-10 goleko errenta edukitzea lortu zuten armaginek, hala ere, ezin izan zuten 60 minutuetan intentsitatea mantendu: “40. minututik aurrera kriston bajoia euki dugu eta pixkanaka pixkanaka Askartza hurbiltzen joan da”, zioen Andoni Perez entrenatzaileak. Baina talde honen kalitatea izugarria da eta momenturik zailenetan ere daukaten onena atera dezaketela erakutsi zuten berriro neskek. “Azkenian ondo kudeatu ditugu, bai erasoak eta baita defentsa ere, beraz bi puntuak Eibarrera”. Goraipatzekoa Amaia san Martin lana taldea zuzentzen eta Ane Treviñoren 5 golak , nahiz eta aktan 3 jarri. Datorren astebururan ez da liga jardunaldirik izango, bi aste barru Urdaibai Bilboats talde bizkaitarrak bisitatuko du Ipurua.