Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak ere garaipen itzela lortu zuen ostiralean Ipuruan Ameztoi Zarautzen kontra (24-21), eta lehen postuan Bera Bera taldearekin berdinduta, puntu sorta politarekin sailkatzen dira bigarren fasera. Bestelako multzoa espero da hurrengoko ligaxkan, Omega Peripherals Basauri edo Eraiken Eharialdea moduko talde gogorrekin, besteak beste. Prest dira gure neskak erronka berriari ekiteko eta ziur gaude maila emango dutela, bukaerako emaitza bata ala bestea izan.
Lehenago aipatu bezala, emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloia urte t’erdi zaramatzan liga partidurik galdu gabe, 18 hilabete geroago heldu da beste porrot bat, hala eta guztiz, taldeak indartsu jarraitzen du lehen postuan. ”Ez zan gure partida izan”. Aurretik jarri ziren donostiarrak hasieratik errenta zabalduz, hala eta guztiz, eibartarrak suspertzea lortu zuten gol batera jarriz. Dena den, ez ziren izan markagailua iraultzeko gai eta bukaerararte saiatu ziren arren, puntu gabe itzuli behar izan ziren etxera “Defentsa irekia jarri genuen azkenean, ea buelta ematea lortzen genuen, baina ezin”, penaz zen Andoni. Hala ere, ez dute burua makurtzen eibartarrek eta Kukullaga-Etxebarri taldearen bisita jasoko dute bi aste barru, helburua lortzeko beste pausu haundi bat emateko esperoan.
Larunbatekoa poztekoa izan bazen, igandeko nesken garaipena ere ez zen makala izan. Beste defentsa itzel batek bi puntuak etxean utzi zituen taldea lehen postuan jarriz. “Hasieratik oso sendo hasi gara defentsan, ezin zuten gure harresia gainditu eta gainditzen zutenean Lucia atezaina agertzen zen baloia gelditzeko. Partiduko onena gaur Lucia Gutierrez atezaina”, goraipatzen zuen Andoni Perez entrenatzaileak. Oso ondo itxi zuten atea eibartarrek, 15 minutu igaro behar izan ziren donostiarren aurreneko gola ikusteko eta ordurako 8-1 zihoan lehia. “2 zatian aldea handitzeko kapaz izan gara defentsa onak eginez eta kontraerasoan golak sartzen”. Elene Iriarte eta Itsaso de Diego izan ziren goleatzaile nagusiak 4rekin. “Bi puntu garrantzitsu lehenengo postuan jarraitzeko eta sentsazio oso onak berriro ere etxean jolastea”, pozik bukatu zuen Andonik.