Futbola eta eskubaloiak bat egin dute hiriko historia den eskubaloi talde handia omentzeko. Orain aste batzuk, futbol taldeak bere kamisetak aurkeztu zituzten, bigarrena JD Arraten omenez. Datozen kopako hiru neurketak, Eibar Eskubaloiak, kamiseta horiexekin arituko da omenaldian parte hartzeko ere.
Elkarlan hori Arrate egunean aurkeztu zen, Eibarko ama birjinaren santutegian. Kanpoaldean burutu zen kolaborazioa, lore eskaintza eta gero. Aurtengo denboraldian jantziko dituzten elastikoak erakutsi zituzten bi taldeek, berritasun askorekin biak ere. Eibar Eskubaloi taldeak hazten jarraitzen du, ilusioz beteriko proiektua handitzen. Hori dela eta armaginek horretan lagunduko dien babesle berriak aurkeztu zituzten ere. Hierros Servando eta Inmobiliaria Loiola (Altuna eta Uria) itxura berri bat emango die lehen talde senior eta bestelako kategorietako taldeei. Babesle hauexek taldean jadanik zegon Grupo Mecalberi gehitzen zaie.
Bi talde eta babesleen ordezkari ugari aurkeztu ziren Arrateko santutegian. Gaizka Bilbao eta Jon Mikel Lejardi gure taldearen ordezkari bezala; Jon Ander Ulazia Eibar Kirol Elkartetik; Mikel Larrañaga Eibar taldeko fundazioa ordezkatuz; bai Hierros Servando eta baita Grupo Mecalbek ere ordezkaritza bana bidali zituzten,Aitor Fernandez eta Amaia Alcoba hurrenez hurren; Eibarko alkatea,Miguel de los Toyos, eta Rafael Oyarbide, Arrate taldeko jokalari ohia ere aurkezpenean egon ziren.
Horrela ba, Eibar Eskubaloiak kamiseta berezi horiekin arituko da Euskadiko kopan.Lehen neurketa joan zen larunbatean jokatu zuten, Tolosaren aurkako garaipenean (28-27). Asteazken honetan, arratsaldeko 8etan bigarren neurketa jolastuko dute Ipuruako kiroldegian Urduliz taldearen aurka. Hirugarrenean Barakaldon arituko dira armaganiak datorren asteburuan.