Mek Eibar Eskubaloia emakumezkoen Zilarrezko Mailak ez zuen bere egunik onena izan San Adrianen aurka (13-28). Partida “ahazteko modukoa” izan zen, batez ere lehen zatian. Taldeak tentsio eta konfiantza falta erakutsi zuen, eta horrek atsedenaldiaren aurkako markagailua ekarri zuen. Egoera zaila izan arren, taldeak erreakzionatu egin zuen bigarren zatian eta emaitza makillatzea lortu zuen. Hobetzeko beharraz jabetuta, taldea datorren asterako prestatuko da, bi erronka berri izango dituzte eta. Larunbateko porrota iraganean gertau da jada, eta helburua atseden hartzea eta etorkizuneko topaketetarako prestatzea da.
Gizonezkoen Lehen Mailako Nazional mailan, taldeak garaipen estua lortu zuen Egian (23-24). Partida tentsioak eta emozioak markatu zuten azken segundora arte. Alberto, Mek Eibar Eskubaloia taldeko atezaina, heroi bihurtu zen Asier Garmendia Egiako jokalariak egindako penalti bat geldituta, partidako azken segundoetan faltaz sakean sabotaia egin ondoren. Ekintza hau, egungo araudiaren arabera, txartel gorria eta penalti batean suertatu zen, jokoaren azken 30 segundoetan gertatu baitzen. Partidan zehar, eibartarrak lidergoan egon ziren lehen zatian, baina jaurtiketan egindako akats askori esker Egiak markagailuari buelta eman zion. Hala ere, taldeak lasaitasunari eustea lortu zuen eta azkenik garaile atera zen.