Malen Aja (Eibar, 2000) Arrate Eibar Eskubaloiko nesken kapitainak kontent bukatu du denboraldia. Kantxan igotzea ez batzuten lortu ere, Federazioak talde kopurua handiagotu du Zilarrezko mailan eta armaginei leku ba egokitu zaie. Sari ederra egindako kuetsoa eta gero. Gainera, itxaropentsu da Malen klubaren 10. urteurrenean, entitate honek hazten jarraitzen baitu
-Ezin izan da helburua lortu pistetan, hala ere, sekulako denboraldia burutu duzue, eta gainera, Federazioak leku bat utzi dizue.
Nahiz eta igoera fasean lehenengo postua ez lortu, oso harro gaude taldeak egin duen denboraldiarekin, inork ez zuen espero horrela ibiliko ginenik, Euskal Ligara igo berriak ginen eta.
Orain dela gutxi, Zilarrezko ligan talde gehiagok jokatzeko proposamena onartu zen eta igoera honekin oso oso pozik gaude denok, denboraldiari amaiera ezin hobea eman baitiogu, eta taldekide gehienontzat eskubaloian inoiz izandako lorpenik handiena da eta. Urte osoko lanarekin oso harro gaude eta horrek bere saria izan du.
-Nola ikusten duzu taldea datorren kurtsorako?
Oso ondo! Denok izugarrizko gogo eta ilusioarekin gaude erronka berri baterako. Ziur naiz orain arteko martxa berdinean jarraituz eta pixkat bat gehiago estutuz emaitza politak lortuko ditugula. Oso harro danotaz.
-Zer da gehien nabarmenduko zenukeena?
Denboraldi osoan taldeak, Andoni eta Eneritz barne, izan duen konpromisoa eta lana nabarmenduko nuke, baita gure arteko giro ona ere. Hau, Zaragozan jokatutako fasean agerian gelditu zen, lehenengo partidua galdu ostean, gure artean animatu eta bertara gerturatu ziren gutarren babesa jasota, burua altxa eta hurrengokoen bila joan ginen.
Gure esaldiak dioen bezala: oztopoak gaindituz bidea eraiiki!!
-Eta lehenago ahaztuko zenukeena?
Egia esan ez zait ezer bururatzen ahaztuko nuenik.
-Azken fasean ere ia ia saria lortu zenuten, zelan bizi izan zen talde barruan?
Berdinketa hirukoitz bat eta gero gol batengatik beste talde batek lortu zuen igoera eta momentuan, hain gertu ikusita, izugarrizko pena eta amorrua sentitu genuen denok, baina esan bezala, beranduago, fasean egindako lana aintzat hartu genuen eta oso harro gaude.
-Eta Euskal Ligan aritzea?
Iaz Euskal Ligara igotzean ez genuen espero hain ondo ibiliko ginenik, gure helburu nagusia ligan mantentzea bazen ere, partiduz partidu konturatu ginen helburu handiagoak erdiesteko gaitasuna genuela, eta horrela izan da.
-Hirian eskubaloianganako zaletasuna berriz bogan jarri dela ematen du,ez?
Bai, hori dirudi! Hirian eskubaloiak izan zuen zaletasuna berreskuratzen ari dela ematen du
-Ipuruan geroz eta zaletasun gehiago dagoela ematen du, ala?
Bai, orain dela urte batzuk gure partiduetara gerturatzen zen jendea eta aurten gerturatu denaren arteko aldea izugarrizkoa da, eta taldeak guraso, lagunen eta gu animatzera gerturatu diren guztien indarra eskertzen du, ezinbestekoa izan da.
Orain arte gurekin ibili den jendeaz gain, aurtengo denboraldian jende askoz gehiago izan da ipuruan. Eskubaloian dabiltzan ume eta gazte asko gerturatzen dira ipuruara eta zentzu horretan kluba giro oso on bat eratzen ari dela pentsatzen dut.
-Ze asmo dituzue datorren denboraldiari begira?
Taldeak oinarritzat asteroko lana, konpromisoa eta giro ona ditu, orain arte bezala. Orain zilarrezko mailara igo garela dakigula, bertan mantentzea izango litzateke helburu nagusia.
OZTOPOAK GAINDITUZ BIDEA ERAIKI!