Hierros Servando Eibar taldearen hirugarren garaipena jarraian, oraingoan Urban Cabero Barakaldo garaituz norgehiagoka bikain batean (21-32). Bizkaitarrek ez zuten aukerarik eduki eta armaginek final erdietarako txartela eskuratu zuten arazo handirik gabe. Orain, Euskadiko kopan, Zarautz taldea izango eibartarren arerio, B taldeko lehen postuan bukatu eta gero. Ereintza Aquaplast bilakatu zen A taldeko txapeldun eta bigarren final erdietan Trapagaranen aurka jokatuko du.