Izen abizenak eta klubean duzun kargua.
Gorka Luque Carrasco dut izena eta Eibar Eskubaloi taldeko ekitaldi arduraduna naiz.
Eskubaloian aritutakoa zaitugu.
Bai, JD Arrate taldean eta Elgoibarren jolastu nuen
Zer moduz?
Oroitzapen asko eta oso onak ditut, harremana taldean itzela bai zen. Baina gehien markatu ninduena La Salle taldearekin gertatu zitzaidan, Arrate baino lehenago. Lehen taldearen partidako atsedenaldian, 15 minutuko lehia batera gonbidatuak izan ginen. Guztiz hunkituta irten ginen pistara Ipuruako harmailak beterik zeudela, denak txaloka, esperientzia zoragarria izan zen. 11-12 urteko gaztetxoak ginen. Ez dut uste berriz hainbeste jenderen aurrean jolastu dudanik.
Zenbat denbora igaro zenuen taldean?
12-13 bat urte. 1992-an infantil mailan hasi nintzen, 2004 urte arte, Elgoibar taldearekin fitxatu nuen.
Ze postutan jolasten zenuen?
Ezker hegalean.
Gogoratzen duzun gauzarik politena.
Eskubaloiari ganako Eibarren zegoen zaletasuna eta sentimendua.
Lanean igaro al duzu konfinamendua?
Bai eta biziki eskertzen dut egunero lan egitea tokatu zaidalako. Zorte onekoa naizela deritzot. Hori bai, emaztearekin nire ordutegia bateratu behar izan dut semea etxean bakarrik ez usteko.
Amets gaizto honen amaiera ikusten hasia garela dirudi, ala?
Bai, hasieran baino hobeto bagaude behintzat. Gainera asteak pasa hala hobetzen goazela ematen du, baina laster datoz oporrak eta urduritasunez ikusten dut egoera ezin garelako erlaxatu. Hori horrela, oporrez disfrutatzea opa dizuet denei baina tentuz, ondorioak oso latzak izan daitezke eta.
Orain dela hilabete batzuk genuen normaltasunera itzuliko al gara?
Txertoa aurkitu ezean ezezkoan nago, lehen genuen normaltasunera ez behintzat. Baina gertuago gaudela dirudi eta epe luze batean seguru nago lortuko dugula.
Eta noiz uste duzu itzuliko direla eskubaloiko txapelketa guztiak?
Udan izango dugun portaeraren arabera izango da hori. Arauak ondo errespetatuz hilabete horietan, ez dugu gaixotasunaren berragertzea jasango eta txapelketak hasteko prest egongo dira.
You must be logged in to post a comment.