Eibarko Eskubaloi taldeak duela hilabete batzuk, Bera Bera eta Rocasa emakumezkoen eskubaloi Superkoparen finala antolatzeko proposamena jaso zuen. Egoera aztertu ondoren, eta zeregina konplexua izan arren, erronka onartzea erabaki genuen, Eibarren eta bere ingurunean kirola berreskuratzeko urrats garrantzitsua izan zitekeela sinetsita. Desafioa merezi zuen.
Hainbat hilabeteren ostean, ekitaldia egin ondoren, eta protagonista guztien oniritzia jaso ondoren, gure poztasuna agertu nahi dugu ondo egindako lanarekin eta lortutako helburuarekin. Ipuruan izandako partiduak, emakumezkoen eskubaloiko galak, eta ondoren, Coliseoan egindako gala-afariak, estatuko eskubaloiaren erdigunean jarri dute Eibarko hiria.
Parte hartu duten talde eta erakundeen (estatuko federazioak eta lurralde-federazioetan dauden kluben zuzendariak) adierazpenak baieztatzen digute Eibarko hiria mailan egon dela eta, gainera, bere anfitrioi-eginkizuna bete duela.
Hori ez zen posible izango babesleen laguntzarik gabe, bereziki, Eibarko Udala, Diputazioa, Avia edo S.D Eibar Fundazioa. Oso garrantzitsua ere ekitaldiaren arrakasta ahalbidetu zuen boluntarioen lana.
Eibar Eskubaloi taldeak, bere 18 taldeen kudeaketan eguneroko lana egiten jarraitzen duena , eskubaloiarekin eta Eibar hiriarekin hartutako konpromisoa berresten du, eta, aurrerantzean gure kirolak garai batean zuen goi mailara iristen ahaleginduko gara.
MILA ESKER GUZTIOI
Eibar eskubaloia.
2019-09-03
You must be logged in to post a comment.