Kamiseta berriak aurkeztu dituzte Eibar Eskubaloikoek; baita babesle berriak ere datorren denboraldi arraroari aurre egiteko. HIERROS SERVANDO izango da mutilen taldeetako babesle nagusia eta nesketan berriz, GRUPO MECALBE izango da printzipalena. INMOBILIARIA LOIOLA-k eta ALTUNA Y URIA-k ere beraien zatitxoa edukiko dute kamisetetan, taldearen babesle berriak bilakatu bai dira. Lehen zeudenekin batera, bidai honetarako lagun berriak.
Horretaz gain, larunbat honetan debutatuko du mutilen lehen taldeak babesle berriarekin. Arratsaldeko 18etan izango da Ipuruan, Euskal kopari dagokion neurketan. Arerioa Tolosa izango da eta nahiko arraroa egingo den arren, pistetara itzultzea garaipen bat dela uste dugu denok. Bigarren jardunaldia da, lehena atzeratu egin bai zen eta datorren asteazkenean jolastekotan da. Urduliz jasoko dute Ipuruan 20etan.