Mek Eibar Eskubaloia Lehen Mailako taldeak garaipena lortu zuen Hondarribia Bidasoaren aurka (29-28). Asobaleko taldearekin jokatzen duten jokalariak bertan ez egon arren, Hondarribiak maila bikaina erakutsi zuen, inoiz amore eman gabe.
Partidaren hasierak ez zion mesederik egin Eibar Eskubaloiari, kosta egin baitzitzaion partidan sartzea, baina hamargarren minutuaren ostean abantaila hartu zuen markagailuan. 10. minututik aurrera abantaila esanguratsuak izan arren, Hondarribia Bidasoak erresistentziari eutsi zion. Bigarren zatiko 22. minutuan, eibartarrak 27-22ko markagailuarekin nagusi ziren, baina Hondarribiaren tinkotasunaren ondorioz garaipena azken uneetan erabaki zen. Eibar Eskubaloiaren aldeko azken 29-28ko markagailua Albertoren ezinbesteko geldiketari esker ziurtatu zen partida amaitzeko segundo bat falta zenean.
Hirugarren garaipen honek konfidantza ematen dio Mek Eibar Eskubaloiari egutegiari aurre egiteko hurrengo lau jardunaldietan.
Bestalde, Mek Eibar Eskubaloia emakumezkoen taldeak Ereintza taldearen aurka jokatu zuen etxetik kanpo eta 23-16 galdu zuen. Eibartarrek defentsa sendoa erakutsi zuten lehen zatian, kontzentrazioa erakutsiz partidaren hasieratik. Defentsa onak aprobetxatuz, taldeak partidan mantentzea eta aurkariaren defentsa erasoan gainditzea lortu zuen. Hala ere, huts egindako zenbait jaurtiketek desabantailan egotera eraman zuten taldea lehen zatiaren amaieran.
Bigarren zatian, taldeak errendimendua jaitsi zuen, lehen zatian erakutsitako sendotasunari eutsi ezinik. Hala ere, taldeak amaiera aldera erreakzionatu zuen, markagailuko aldea murriztuz eta partida 23-16ko emaitzarekin itxiz.
Euskal Ligara igotzeko faseari dagokionez, Mek taldeko jubenil neskek fasea gainditzea lortu ez zuten arren, mutilak garaile atera ziren B multzoko lehen postuan amaitu zutelarik. Euskal Ligan gazte hauek etorkizun oparoa izango duela iragartzen duen emanaldi aipagarria. Zorionak!