Meritu handiko berdinketa lortu zuen Somos Eibarrek Helvetia Anaitasuna, bigarren sailkatuaren aurka (28-28). Neurketa oso parekatua izan zen eta irabazteko aukera izan zuten bi taldeek baina azkenean puntu banaketa gertatu zen. Zortzi golekin, beste batez Mikel Zuloaga erabakigarria izan zen etxekoen partetik, hala eta guztiz, Aitor Garcia bihurtu zen norgehiagokako goleatzaile nagusia 11 gol sartuta 60 minutuetan. Eibartarren hirugarren berdinketa jarraian, hamabigarren postuan dira orain bederatzi punturekin beste hiru taldeekin berdindurik. Oso estu dago sailkapena eta gabonen aurretik datozen bi partiduak ez dira xamurrak izango eibartarrentzat. Goikaldean dauden Ereintza Aguaplast eta Jacar San Antonio izango dituzte aurkari gisa. Lehena datorren larunbatean arratsaldeko 7:30etan eta naparren aurkakoa Ipuruan abenduak 21 6:30etan. Argi utzi zuten ostegunean Fernandoren mutilak edozein taldekin lehiatu dezaketela.
Results
Team | Goles |
---|---|
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 28 |
Anaitasuna | 28 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
5 Abendua, 2019 | 8:00 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2019-2020 |