Bi puntu baino gehiago balio zuen garaipena lortu zuen Arrate Eibar Eskubaloiak pasa den larunbatean Helvetia Anaitasunaren kantxan (30-33). Lanean eta borrokan oinarritutako garaipena izan zen, zuten aukeretan sinistu eta bi puntuak etxera ekartzea lortu zuten eibartarrek. Horrela, lehen postuan sendo jarraitzen du talde armaginak 21 punturekin, Sugraf Zaragoza baino 5 gehiagorekin, hori bai, partidu bat jokatzeke du talde aragoiarrak. Oso lehia estua bizi zen iruñan, non bi taldeek eskubaloi erakustaldi ederra eman zuten. "Neurketa gogorra, erritmo handiarekin eta lasaitzeko denborarik gabekoa. Oso gaizki hasi gara, lehenengo jaurtiketak, bi zutoinera eta bi gelditu egin digute, hori dela eta markagailuan aldea zabaldu dute hasieratik eta ez gara kapazak izan lehen zatiaren amaierarate aldeak murrizteko", zioen Fernando Fernandez, entrenatzaile armaginak behin norgehiagoka bukatuta. Atzetik iritsi ziren atsedenaldira eibartarrak, larritasuna arinduz. Diferentzia handitzen zuten bakoitzean etxekoek, berriz hurbiltzen ziren Fernandorenak, hala ere, Anaitasuna aurretik lehenengo 30 minutuak eta gero. Dena dela, bigarren zatia bestelakoa izan zen eta armaginek, berdintzeaz gain, markagailua irauli eta aurretik jartzea lortu zuten, beste behin erakutsiz talde honek ederki dakiela jokatzen momentu txarretan, duen kalitatea kanpora ateratzen, alegia. "Denetan hobetu dugu bigarren zatian, gain-azpi egin markagailuan eta Anaitasunaren presioa gainditu dugu; gainera, etxeko entrenatzailearen 7x6 taktika gaindituz, aldea eustea lortu du taldeak" zioen harro Fernandok. Lander Casado izan zen neurketako goleatzailerik onena 8rekin. Goraipatu talde osoaren eraginkortasuna, guztira 11 armaginek gutxienez gol bat egitea lortu zuten eta. Datorren larunbatean Inmobiliarias ezker aldea Barakaldo izango da Ipuruan.
Results
Team | Goles |
---|---|
Anaitasuna | 30 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 33 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
4 Abendua, 2021 | 5:30 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2021-2022 |