11 neurketa eta gero galdu gabe iritsi zen Hierros Servando Eibar taldearen denboraldiko laugarren porrota Iruñean (28-25). Hori bai, liderraren kantxan izan zen eta gure jokalariek ez zuten amore eman neurketa osoan, gainera, bost minuturen faltan berdinketa zen markagailuan eta punturen bat harramazkatzeko zorian egon ziren eibartarrak. Hala ere, esku hutsik itzuli behar izan zuten armaginak, hori bai, itxura polita eman ondoren. Horrek, gure jokalariei motibazio puntu bat eman die hurrengo erronka konplikatuak aurrera ateratzeko. Bigarren da taldea 40 punturekin eta sailkapenean atzetik datozen arerioak denek irabazi bazuten ere, beraien aurkako norgehiagokek markatuko dute gure taldearen etorkizuna. Ondo hasi zuten armaginek partida, lehen minutuetan aurretik jartzea lortu zuten gainera markagailuan, hala eta guztiz, etxekoek duten maila erakutsi eta buelta eman zioten emaitzari lehen zati osoan zehar aurretik igarotzeko. Baina Fernandoren mutilak ez ziren kikildu eta bigarrenaren hasieran berdintzea lortu zuten. Bien arteko hartu-emana egon zen hurrengo minutuetan, nafarrak aurretik batik bat, baina eibartarrak hurbil. Lehenago aipatu bezala, norgehiagoka bukatzear zegoela parekatu zuten kanpotarrek, puntuak eskuratzeko itxaropena berpiztuz. Dena dela, 5-2ko azken partzialak dena zapuztu zuen eta esku hutsik bueltatu ziren gureak. Ondo banatu zituzten markatutako golak bi taldeko jokalariek, etxekoen aldetik Endika Andueza izan zen goleatzailerik onena bostekin, eta Jon Barruetabeña eibartarrena bostekin ere. Datorren asteburuan laugarren den Uharte izango da Ipuruan, beharrezko bi puntu ametzetan jarraitzeko.
Results
Team | Goles |
---|---|
Anaitasuna | 28 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 25 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
17 Apirila, 2021 | 4:30 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2020-2021 |