Lasaitasuna eta konfiantza berreskuratzeko balio dion garaipena erdietsi zuen Hierros Servando Eibar taldeak Huescan (29-38). Neurketa borobila burutu zuten mutilek, bi puntuak etxera ekarriz. Goitik behera nagusitu ziren armaginak, erasoan eraginkortasun handia erakutsi eta gero. Urteak dira eibartarrek ez zutela hainbeste gol sartzen ligako partida batean, hori bai, aurtengo lehen jardunaldian ere, igandean baino bat gutxiago soilik egin zuten. Eta Aragoiko partidako erreferentea aurrealdean, Lander Casado izan zen 11 golekin; Ander de Diegok sei egin zituen; Jon Barruetabeñak, Axier Gisasolak eta Iker Eizagirrek bostna. Oso ondo hasi zen norgehiagoka eibartarrentzat, markagailuan aldea handituz hasieratik. Joan etorriko lehia suertatu zen, erasoko jokalariak, defentsak baino finago ibili ziren eta hori, emaitzan nabari da. Suspertzea lortu zuten etxekoek, baina ez zen momentuko gauza besterik izan. Bost goleko errentarekin heltzea lortu zuten eibartarrek atsedenaldira. Erasoan finago zen taldea eta bigarren zatian ere ala jarraitu zuen. Huescatarren markagailua iraultzeko azken ahalegina zapuztu eta denboraldiko bederatzigarren garaipena eskuratu zuten armaginek, hirugarren postuari eutsiz 19 punturekin.
Results
Team | Goles |
---|---|
AVEFOR HUESCA | 29 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 38 |
Details
Date | Time | League |
---|---|---|
24 Urtarrila, 2021 | 12:00 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK |