Somos Eibar taldeak ez du azken aste ona igaro, Avefor Huescarekin galdu ondoren (36-25) burutu ziren ahazteko zazpiko egunak. Espainiarrak arazo gabe menderatu zituzten eibartarrak, bi puntuak poltsikoratuz, Miguel Malo eta Lucas Calvo jokalarien artean 21 gol sartu zituzten nagusitasuna erakutsiz. Armaginak ez ziren ondo moldatu ezertan ere ez eta alde guztietan erratu ziren. Gainera, Iñaki Perales eta Xabier Azconizaga ostiralean min hartuta itzuli ziren etxera entrenamendua eta gero, Eneko Garetxanarekin batera baja izan ziren biak. Hori gutxi balitz bezala, Aner Cardok ere ostiraleko lesio baten erruz nogehiagoka erdian utzi behar izan zuen. Ez da batere erreza horrela lehiatzea. Hasieratik jarri ziren aurretik huescatarrak, lehen zatia nahiko parekatua ematen bazuen ere, aldea haundituz, lau goleko errentarekin heldu ziren etxekoak atsedenaldira. Arerio indartsuago bat aurkitu zuten eibartarrak larunbatean, sendo eta tinkoa, ez zuten aukerarik eduki. Bide beretik jarraitu zuen bigarren zatiak, etxekoak oso eroso, emaitza eutsi eta aldea handitzea lortu zuten amaierararte. Hamaikagarren postuan dira berriz ere Fernandoren mutilak, Avefor Huescak berriz aurreratu bait die sailkapenean hain zuzen ere. Gainera Urdulizek ere armaginak harrapatu dituzte eta berdinduta geratzen dira 13 punturekin, gauzak gero eta estuago utziz. Datorren larunbateko erronkan pentsatzen ari dira Somos Eibarko jokalariak jada, Urban Caber Balonmano Barakaldoren aurkakoan zehazki, hiru puntu goitik dira bizkaitarrak.
Results
Team | Goles |
---|---|
AVEFOR HUESCA | 36 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 25 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
18 Urtarrila, 2020 | 7:30 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2019-2020 |