Beste garaipen handi bat Hierros Servando Eibar taldeak lortu zuena Egia Teila Fabrikaren kantxan hamazazpigarren jardunaldiari dagokion lehian(22-32). Lidertza orain puntu bakarrera dute armaginek Anaitasunaren berdinketaren ondoren. Hasieran zertxobait kostatu zitzaien arren, nagusi izan ziren eibartarrak ia neurketa osoan zehar. “Partidu serioa eta kontzentratuta jokatu dute gure jokalariek”, pozarren zen Fernando entrenatzailea, “ia hasieratik ikusi da irabazte nahi genuela, zorrotz atzealdean eta ideia garbiekin erasoan” Neurketa borobila burutu zuten eibartarrek, berehala suspertuz, ez zioten arerioari arnasa hartzen utzi. Taldeak egin zuen defentsa azpimarratzen du entrenatzaileak “Egia oso talde gogorra da, batez ere bere kantxan, gainera meritu handia du arerioa 22 goletan usteak, talde erasokorra baita”. Erasoan ere fin aritu zen taldea, 30 golen langa berriro ere gaindituz. Hamar bat minutu iraun zuen eibartarren hasierako loak, berandu baino lehen esnatu eta atsedenaldirako sei goleko aldea zen markagailuan. Ondo eutsi zioten errentari bigarrenean, kontrolpean. 11 armaginek gol bat gutxienez egiteko aukera izan zuten, ondo osatutako taldea dela erakutsiz. “Ilusioz beterik jarraitzeko kriston lana burutu zuten eibartarrek, jarrera paregabe batekin. Hiru jubenilekin bukatu genuen partida azken aldian bezala, taldeari lagunduz eta beraien formakuntzan minutuak batuz”. Iker Eizagirre bilakatu zen eibartarren eta norgehiagokako goleatzailerik onena 7 golekin; Jorge Ecenarrok 5 egin zituen eta Jonay Torregok 4. Goiko postuak gehiago estutzen dira Helvetia Anaitasunaren berdinketa eta gero, puntu bakarrera du orain talde nafarra
Results
Team | Goles |
---|---|
C.D. Egia | 22 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 32 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
13 Otsaila, 2021 | 6:15 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2020-2021 |