Hierros Servando Eibar taldeak denboraldiko lehen porrota jasan zuen Easygas Urdulizen aurka Ipuruan (24-26). Atzetik joan ziren markagailuan partida osoan zehar eta ahalegindu ziren arren, bi puntuak Bizkaia aldera joan ziren azkenean: “Merezitako porrota. Hutsegite ugarirekin, jaurtiketetan ez genuen asmatu”, zioen etsita Fernandok. Orain arte, taldeak jokatu duen partidarik eskasena izan zen, baina astia du gauzak zuzentzeko eta hobetzeko, lehen neurketetako mailara itzultzeko. Lehia hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde zen, JD Arrate taldean jokatu zuen lehen atzerritarrarengatik, Žarko Trajković, pasa den astean zendu bai zen Sarajevon. Jokalari eta entrenatzaile paregabea (lehen taldearekin batera debutatu zuen Espainiako maila nagusian), 70garren hamarkadan heldu zen gure herrira, joko aparta erakutsiz. Entrenatzaile moduan lehen taldea berriz maila gorenera igotzea lortu zuen. Horretaz gain, Arrate-Amaña nesken taldea ere entrenatu zuen 90garren hamarkadan, lehen mailarako txartela eskuratuz emakumeekin ere. Bi talde seniorrak maila gorenera igotzeko kapaza izan zen aulkietan, gure eskubaloiaren une gogoangarriak ezbairik gabe. Goian bego. Larunbateko neurketara itzulita, hasiera kaxkar batek dena zapuztu zion gure taldeari. Lehen laurdenean gol bakarra egin zuten markagailuan eibartarrek eta aldea seikoa zen. “Bi zatiak gaizki hasi genituen, jokoaren alde guztietan, eta horrek markagailuan beti atzetik joatea eragin zigun”. Ala eta guztiz, buelta eman, eta adorea erakutsiz, bi azpitik heldu ziren atsedenaldira armaginak. Neurketan sartuta ziren harren ez zuten buelta ematen asmatu, ez aurrean ezta atzean ere. Pasatako akatsak eginez eta gol errazak jasoz; erasoan aldiz hesi baten kontra jotzen ziren eibartarrak behin eta berriz. Bigarren zatia ildo beretik jarraitu zuen. Eibartarrak, korrontearen kontra berdindu ezinik. Saiatu ziren hurbiltzen gureak, edozein momentutan ratxa on bat iritsiko zela ematen zuen, berdinketaraino eramango zuena taldea, baina ez zen iritsi eta kanpotarrek, errenta ederki kudeatuz, amaierararte eutsiz, garaipena poltsikoratzea lortu zuten. “Sumatu zen erantzuna gure taldearen partetik, baina ez ginen gai izan aurretik ipintzeko eta garaipena azkenean kanpotarrena izan zen”, zioen armaginen entrenatzaileak. Lander Casado eta Erlantz Fernandez bilakatu ziren norgehiagokako goleatzaile nagusiak 8rekin. Nabarmentzekoa azken honek, Niklas Ramis eta Garikoitz Viguerak , talde osoak sartu zituen 26 goletik, 22, hiruren artean egin zituztela. Lehen postuan jarraitzen du Hierros Servando Eibarrek 9 punturekin. Bigarren sailkatua den Estudio Matmata Zaragoza Ademarrek ere galdu egin zuen larunbatean; eta hirugarren, Easygas Urduliz da; bi jazarleak 6 punturekin dira, hori bai espainiarrak bi neurketa gutxiago jolastu dituzte, bizkaitarrak bat. Datorren asteburuan Dominicos Zaragoza bisitatuko du talde armaginak.
Results
Team | Goles |
---|---|
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 24 |
URDULIZ ESKUBALOIA | 26 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
7 Azaroa, 2020 | 6:00 pm | Euskal estatuko lehiaketa. 1. maila nazionala, mutilak | 2020-2021 |