Gehiegizko zigorra Hierros Servando Eibar taldeak larunbatean jasan zuena Distriplac San Antonioren kantxan (26-25).Aurtengo denboraldiko hirugarren galera. Eibartarrek ezin izan zuten punturik poltsikoratu ia lehia guztia aurretik egon eta gero, zoritxarrezko azken minutuak izan ziren, taldea kondenatu zutenak. Nafarrek markagailua iraultzea lortu zuten armaginen garaipena bideratua zirudienean; bost goleko errentarekin heldu ziren azken 20 minutuetara Fernandorenak: Porrota krudela pairatu arren, eibartarrek itxura ona eman zuten partida ona burutuz. Taldeko 11 jokalarik gutxienez gol bat egitea lortu zuten, eta horrek lan talde ona egon zela baieztatzen du. Ander de Diego izan zen goleatzailerik nagusiena armaginen aldetik sei golekin, neurketakoa aldiz, etxeko Juan Ortiz bilakatu zen zazpirekin. Hirugarren postuan jarraitzen du Hierros Servando Eibarrek 17 punturekin. Lidertza orain hirura geratzen da, hala ere goiko postuetan jarraitzen du taldeak. Porrota latza izan zen, baina zerbait erakutsi badigute jokalari hauek, badakitela altxatzen erorketa gogor bat jasan eta gero. Autobusa hartzekotan dira datorren asteburuan armaginak beste astebetez. Areriora Avefor Huesca izango da. Baina hori larunbatean…
Results
Team | Goles |
---|---|
San Antonio | 26 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 25 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
16 Urtarrila, 2021 | 6:00 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2020-2021 |