Somos Eibar taldearen porrot krudela Uharten (26-23) norgehiagoka estu baten ondoren. Detaile txikiek erabaki zituzten partida bi puntuak etxean utziz. Neurketa oso parekatua izan zen, berdinketak eta markagailuan líder aldaketa ugari bizi ziren eta bigarren zatiko bigarren erdian lortu zuten etxekoek markagailuan aldentzea eta irabaztea. Hamairugarren postuan dira orain armaginak Avefor Huesca eta Urdulizekin berdinduta lau punturekin, bigarren lekuan aldiz finkatzen dira nafarrak. Ligan bezain hasiera onarekin ekin zuten neurketa uhartearrak, irabazten eta itxura ona emanez baina Somos Eibar taldeak jardunaldi batzuk daramatza hasierako sendotasuna erakusten. Ez zion etxeko taldeari aldeaz asko gozatzen utzi, atsedenaldira berdinduta iritsiz. Kontuan hartu behar da eibartarrak baja garrantsitsuekin bidaiatu zutela Uhartera. Hala eta guztiz ere ez zituzten besoak jeitsi 60 minutuetan. Somos ondo ari zen, bigarren zatiaren hasieran gainera, bi goleko errenta lortu zuten, joan zen asteko jokoa erakutsiz. Baina uhartearrak emaitza iraultzeaz gain lau goleko aldearekin jarri ziren, neurketa ia erabakita utziz. Azken hartu emana markagailua apaintzeko besterik ez zuen balio izan. Miguel Maiza bilakatu zen partidako goleatzaile nagusia zazpikin eta Axier Guisasola, bigarrena seikin.
Results
Team | Goles |
---|---|
UHARTE | 26 |
MEK EIBAR ESKUBALOIA M | 23 |
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
2 Azaroa, 2019 | 12:00 am | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2019-2020 |