Preview
oragarri hasi du gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak bigarren itzulia, lehena bukatu zuen bezala, arerioa menderatuz. Asfaltos Redondo Solozabal Navarreteren pistan irabazi ondoren(26-29)lidertzan sendo jarraitzen dute eibarrarrek 31 punturekin eta bigarrena den Helvetia Anaitasunari 6 ateratzen dizkio. Emaitzak erakusten duena baino kontrolatuago eduki zuten lehia armaginek, hala ere, dena pikutara botatzeko arriskua ere egon zen amaiera partean. Baina gure mutilak ez ziren kikildu eta duten adorea eta grina agerian utzi zuten beste behin, diferentziari eutsi eta bi puntuak etxera ekartzeko. Gogoratu beharra dago gaixotasuna medio, bajak izan zirela gure taldean, batez ere, aulkian. Fernando ezin izan zen Errioxan egon eta Andoni Perez, emakumezkoen lehen taldearen entrenatzailea aritu zen gure jokalariak agintzen, eta bikain gainera. “Nahiko despistatuta hasi dugu neurketa, atzealdean xamur, hori bai, defentsa aldtu bezain laster, taldea kontzentratu eta baloiak lapurtzen hasi gara kontraerasoak sortzen, hori dela eta, hiru goleko aldea lortu dugu”, zioen Andonik behin neurketa bukatuta.
Hiruzpalau goleko aldearekin egon ziren ia norgehiagoka osoan zehar eibartarrak, maila handiagoko taldea zela erakutsiz, dena dela, azken uneko sustoak ez zuen gure jokalarien joko ona zikindu. “Erlaxatu egin gara azken 10 minutuetan, jaurtiketa garbiak huts egin ditugu eta arerioa hurbildu zaigu. Azkenean, eraso eta defentsa on batzueri esker norgehiagoka eskuratzea lortu dugu”. Jon Barruetabeña bilakatu zen partidako goleatzailerik onena 8rekin. Lander Casado 6rekin eta Axier Gisasola eta Mikel Zuloaga, bakoitza 5ekin, ederki lagundu zuten erasoan Jon. Beste garaipen izugarri bat igoera fasera sailkatzeko amesten jarraitzen duen taldearena, iazkoa hobetzea nahi duen taldearena. Datorren asteburuan Tarazona izango da Ipuruan.
Details
Date | Time | League | Season |
---|---|---|---|
30 Urtarrila, 2022 | 12:00 pm | 1 NAZIONALA SENIOR MUTILAK | 2021-2022 |