Somos Eibar taldearen garaipen itzela larunbatean Jacar San Antonioren kontra (29-28). Asko landutako irabazia izan zen, batere erreztasunik gabe eta markagailuan atzetik joatea tokatu zitzaiona. Zazpi minuturen faltan aurretik jarri eta berehala hasitako bi taldeen arteko gol hartu emanak ziurgabetasun itzela eraman zuen Ipuruako armailetara bainan neurketari bukaera ezinhobea eman zioten eibartarrek, urtea ondo amaituz. Nabarmentzekoak izan ziren zaletuen animo eta bultzada, jendetza ez egon arren, inoiz baino gehio animatu zen eta hori nabaritu zuten jokalariak, nola nabaritu ere.
Lehen komentatu bezala, 53. minuturarte ez ziren aurretik jarri Fernandoren mutilak, markagailuan atoian, berriz aurreratzen ziren naparrak eibartarrak berdintzen lortzen zuten bakoitzean. Mikel Guerra atezainaren gelditu eta parte hatze on, Aitor Telletxearen eroaten eta gol pase harrigarri eta nola ez, Mikel Zuloagaren goleei esker, bederatzi larunbatean, markagailua irauli zuten, bi puntuak bereganatzen. Azken eraso baten aukera izan arren, kapokoek ez zuten aprobetxatu eta ezker zutoina ondo babestu zuen Mikel Guerrak ginga jarriz. Izen batzuk aipatu arren, ezin ditugu partidako besteak ahaztu behar. Guztira, eibartarren aldetik 10 jokalarik gol bat sartzea lortu zuten gutxienez. Sekulako taldea, sendoa, gogorra, maila gorazko edozein talderi aurre egiteko adinakoa.
Sailkapenean hamaikagerren bukatzen du urtea Somos Eibarrek beste horren beste punturekin, iaz baino bat gehiagorekin eta sentsazio hobeagoekin. Lehen itzulia bukatzeko neurketa bat falta den arren, eibartarren ligako Egia Eskubaloiaren aurka alajaina, baina hori gabonen ondoren izanen da, bitartean ospa ditzagun jaiak.
Astebuaerako garaipenik handiena Teknikerreko jubenilak lortu zuten, Beristain Banaketak Elgoibarren kantxan arazo larririk gabe gainendu eta gero (25-38).Grupo Mecalbeko neskek aldizezin izan zute hasiera kaxkarrari buelta eman eta berdintzera heldu ziren arren ezin izan zuten puntu bakarra eskuratu Urnieta Indauxen kontra (30-35). Seniorrek beraien partidak aurrera atera eta urteari behar den amaiera eman zuten. Denboraldiko lehen zatirik onena jokatu eta gero Grupo Mecalbek Inmo Zumaia Pulpo garaitu zuen (18-22). Mutilek ere Pizzeria Salento Elgoibar menderatu zuten lan zoragarria eginez atzekalde partean (23-24). Kadeteek denetarik bizi izan zuten: Mecalbek, Edu Optika Pulporekin galtzen zuen bitartean (19-17), Teknikerrek Amenabar B gainditu zuen (30-35).
You must be logged in to post a comment.