Bigarren fasean sartzear gauden honetan, dirudi buelta ematen ari garela egoerari. Eneko Rivero, atezain moduan jolasten du jubeniletan, betidanik atsegin izan zaio arerioen jaurtiketak gelditzea eta orain pandemia honi sartzen ez hustea tokatu zaio: “Txikitatik gustatu izan zait atezaina izatea, gehiago urteak pasa ahala”. Pistak, taldekideak eta aldageletako bromak faltan botatzen dituen arren nahiko positibo agertzen da. “Ondo eramaten ari naiz konfinamendua nahiz eta aitortu behar dut azken astetan pixkatxo bat astuna egiten ari zaidala”, dio Enekok.
Kirolari batentzat ez da batere erreza egoera, hala eta guztiz forman mantentzen saiatzen da Eneko, baina gustatuko litzaioken baino gutxiago: “Urte hasieran ez genuke pentsatuko hau gertatu litzatekeenik. Gure entrenatzaileak bidalitako hainbat ariketa egin ditut, nire ustez lehen baino gutxiago, astean 3 entrenamendu egiten bait genituen eta forma fisikoa mantentzen genuen, etxean aldiz zailagoa da”. Hala ere kirola egiten jarraitzeak deskonektatzeko ere balio dio Enekori.
Beste gauza batzuetan igarotzen ditu orduak kirolaz gain gure protagonistak, ondo betetzen saiatzen ditu: “Ikasketetako azken proiektua bukatzen nabil eta hainbat film eta serie ikusten ditut azken aldian. Kalera irteteko arau berri honek ere hegoak eman dizkigute etxean aspertuta geundenei, eta arauak errespetatuz aire freskoaz berriz gozatzeak ez du parekorik. Aste honetan mendira irten naiz egunero”. Hasiera batean nahiko arraroa egin zitzaion arren, natura berriz usaintzeaz eskertuta agertzen da.
Eskubaloiaz ere mintzatu gara Enekorekin eta lehiaketak suspenditzeaz ados dagoen arren, ez dago konforme hartu diren beste erabaki batzurekin. “Nire ustez ligak bertan behera uztea erabaki ona izan dela iruditzen zait, baina igoera eta jaitsiera formatuarekin ez nago batere ados”. Beste era batera planteatuko zituen berak gauzak: “Playoffak antolatuko nituzke nik adibidez. Lehengo lauren artean igoerarako eta azkeneko lauren artean jaitsierarako, edo horrelako zerbait”, irmo agertzen da Eneko, baina badaki ez dela erraza erabakia. “Hala ere oso zaila da, azken finean denen osasuna da garrantzitsuena eta nire ustez ezin dira lehiaketak berrabiarazi birusa kontrolatua egon arte”.
Etorkizunera begira lehengo normaltasunera itzuliko garela uste du: “Espero dut baietz, baina gure eskuetan dago berreskuratzea. Segurtasun arauak jarraitzen baditugu nire ustez posiblea da”.
You must be logged in to post a comment.