Eibar Eskubaloi klubak sari berezia jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiko Tabakaleran antolatutako Kirolgalan. Abuztuan hiri armaginean Bera Bera eta Rocasaren arteko hogeigarren nesken Superkopa ospatzeagatik izan zuen onarpena. Gainera, hain tradizio handiko hiri batean egiten ari den lan eskergari, sustapenari eta erapenari eginiko onarpen berezia, hori dena JD Arrate desagertu eta gero.
Eibartarrez gain, Real Sociedad futboleko neskek eta izotz hockeyko Txuri Urdin taldeak izan ziren sarituak beste kirolari, entitate eta enpresen artean, urtean eginiko lan bikainarengatik. Saria Miguel de los Toyosek emana izan zela nabarmentzea nahiko genuke. Alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundia eskertu nahi genituzke taldean egiten dugun lan gogorra onartzeagatik, aurrera jarraitzen lagunduko digun saria dudarik gabe.
You must be logged in to post a comment.