Heldu da kantxaratzeko ordua maila ezberdinetako gure jokalarientzat. Hasteko, asteazkenean, emakumezkoen seniorrak hasi zuen denboraldi berria Elgoibarren hiriko taldearen kontra Olaizaga kiroldegian. Neskek Lehen Nazionaleko Euskal Ligan egingo dute debuta eta ilusio eta gogo itzelekin dira.
Kadeteek ere Elgoibarren jokatuko dituzte beraien neurketak, Elgoibarko Txapelketa hain zuzen ere. Bai neskek eta baita mutilek ere etxeko taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak ostiralean arratsaldeko 18:30etan, Olaizaga kiroldegian eta IMH kiroldegian hurrenez hurren.
Larunbatean gizonezkoen lehen taldeari tokatuko zaio debutatzea Errenterian Ereintza Aguaplastekn aurka. Open Cup deritzon txapelketari dagokion norgehiagoka izango da (lehen Euskadiko Kopa zena). Arratsaldeko 18etan hasiko da lehia.
Emakumezkoen lehen taldeak aldiz aurre-denboraldiko bigarren neurketari ekingo dio larunbatean. Urdaibai jasoko du Ipuruan 16:30etan. Bi ordu beranduago, gizonezkoen bigarren taldeak Urdaibai izango du arerio Ipuruan ere.