Hitzordu interesgarri bi asteburu honetan gure lehen taldeentzat. Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Trapagaran talde indartsua jasoko du Ipuruan larunbatean arratsaldeko 18:30etan. Ezin izan zuten pasa den asteburuan jokatu eibartarrek, hori dela eta, lehen postua galdu zuten, hori bai, puntu bakarrera dago lidergoa eta partida bat gutxiagorekin dira, gaiñera. Bizkaitarrak aldiz, bigarren neurketa jarraian galdu eta bostgarren dira puntu batera. Gogoratu beharra dago iaz zilarrezko mailan ibili zirela eta itzultzea dutela helburu. “Maila bat goragotik datoz eta igotzeko hautagai nagusietariko bat da”, dio Fernando Fernandez entrenatzaileak. Gure mutilek helmuga berea daukate, beraz, norgehiagoka itzela espero da. Iñigo Santa Coloma eta Alejandro Abajo dira horidunen jokalari erasokorrenak orain arte eta tentuz ibili beharko dira eibartarrak arerioaren erasoekin. “Aberastasun handia daukate erasoko taldejokoan, eta gaiñera, deseroso sentiarazten dio kontrarioari bere defentsarekin. Azkar jokatzen duen taldea da, beraz entretenigarriago egongo da zaletuarentzat”.
Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak aldiz, Irauli Bosteko jasoko du Ipuruan igandean goizeko 11:45etan. Lehen postuan dira gure neskak sailkapenean eta talde donostiarra azkena den arren, garaipen on bat eta gero heltzen dira hirira: “Ez da partida erraza izango pasa den astean ereintzari irabazi zioten eta konfiantzarekin etorriko dira”, dio Andoni Perez entrenatzaileak. Armagiñak, bestetik, Open Cup txapelketan galtzetik datoz, hala eta guztiz, argi daukate gauza positibo gehiago ikasi zutela joan zen larunbatean. “Ba gogoekin heltzen gara etxean berriz ere jolasten dugulako hilabete bat eta gero. Guk gurea eman behar dugu, pasa den asteko akatsetatik ikasi eta topera atera behar gara lehenengo minututik”.
Hirutik hiru garaipen daramate eibartarrek eta bolada onari jarraipena ematera kantxaratuko dira. “Bi puntuak lortuz gero lidergoan segituko genuke beste aste bat eta hori opari ikaragarria da, kontuan izanik gure lehenengo urtea dela euskal ligan. Domekan beste garaipen baten bila irten behar gara”. Hasiera paregabea beraz armagiñentzat, zortzi puntu batuta lan erdiak eginda lituzke taldeak. Gaiñera, Ipuruako ateak berriz zabalita zaletuen bultzada izango dute gure jokalariek, eta hori, arrakastaren gakoetariko bat dela uste dute. “Ea lehenengo partiduan bezala giro politta sortzen den Ipuruan eta giro hori seguro nago neskeei indar gehiago emango diela partidua ateratzeko”
Gure bigarren taldeetatik bakarrak jokatuko du hurrengo asteburuan. Emakumeek atseden hartuko duten bitartean, gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Limpiresol Corazonistas bisitatuko du larunbatean arratsaldeko 17:30etan. Lehia Gasteizko Corazonistas ikastetxean jokatuko da . Gogoratu beharra dago gure taldeen etxeko neurketak Arrate Eibar Eskubaloiaren YouTube kanalean zuzenean ikisgai izango dituzuela, gure bi lehen taldeenak barne, noski.
- Jubenil neskak J7 Arrate Eibar Eskubaloia-Ordizia Biok2.com LAR 16:30 Ipurua
- Jubenil mutilak J6 Sima Corazonistas-Arrate Eibar Eskubaloia IGA 12:00 Corazonistas ikastetxea, Gasteiz
- Kadete neskak J7 Aiala A-Arrate Eibar Eskubaloia LAR 10:00 Zarautzko udal kiroldegia
- Kadete neskak J7 Arrate Eibar Eskubaloia B-Aiala B LAR 10:00 Ipurua
- Kadete mutilak J6 Sima Corazonistas-Arrate Eibar Eskubaloia IGA 10:00 Corazonistas ikastetxea, Gasteiz
- Kadete mutilak J7 Arrate Eibar Eskubaloia B-Urola RS Aralar LAR 11:45 Universidad Laboral
- Infantil neskak J4 Arrate Eibar Eskubaloia-Aiala D Zarautz LAR 10:00 Ipurua
- Infantil neskak J4 Inmo-Zumaia Pulpo-Arrate Eibar Eskubaloia B IGA 11:30 Lubaki kiroldegia, Zumaia
- Infantil mutilak J4 Galdona burdindegia Pulpo-Arrate Eibar Eskubaloia LAR 11:30 Lubaki kiroldegia, Zumaia
- Infantil mutilak J4 Arrate Eibar Eskubaloia B-Leizaran Horia LAR 11:30 Ipurua
- Alebin neskak J2 Arrate Eibar Eskubaloia-Aloña Mendi B IGA 10:15 Ipurua