H
Heldu da asteburua azkenik emakumezkoen Arrate Eibar goi mailako taldearentzat. Denboraldiko momenturik garrantzitsuena, hau da, hiru neurketetan igoera lortzea izango du helburutzat gure taldeak Zaragozan. Horretarako lehen postua lortu beharko dute armaginek eta lehen erronka ostiralean arratsaldeko 18:30etan izango da Eon Alicante taldearean kontra. Bigarrena, aldiz, etxeko IMDEAM La Jotaren aurka izango da larunbatean 18:00etan, eta hirugarren eta azken partidan, Montequinto izango da gure nesken arerio igandean goizeko 10:30etan. Neurketa guztiak aragoi hiriburuko Valdefierro udal kiroldegian jokatuko dira. Helmuga zail eta urrun ikusten den arren, azken hiru partidetara bizirik iritsi da talde eibartarra, beraz, harro egoteko moduko denboraldia egiten ari direla esan dezakegu. Zorterik onena opa dizuegu neskak, azken urteetan zehar egin duzuten lanaren saria da hau, ezbairik gabe, baita taldean jada ez daudenena ere, batzuk gabe ezinezkoa izango litzatekelako honeraino iristea.
Gizonezkoen lehen taldeak, berriz, liga txapelketako azken jardunaldia jokatuko du Ipuruan Il capo Hondarribia Bidasoaren kontra larunbatean arratsaldeko 19:00etan. Lehen postua lortu eta gero, galdu gabe bukatzea dute helburutzat gure mutilek, bi puntu besterik ez dituzte utzi bidean zehar eta 28. Garaipena eskuratu nahiko dute, baita liga txapelketa zaletuei eskaini eta, bide batez, eibartarren azken indar animoak jaso azken fasera gogotsu heltzeko.