Hamahirugarren jardunaldia Hierros Servando Eibar taldearentzat. Urte berria ondo hasi zuten armaginek Euskadiko kopan Amenabar Zarautz menderatuz, larunbatean ligan jarraipena ematera bidaiatuko dute nafarra. Arerioa Distriplac San Antonio izango da eta lehia larunbatean arratsaldeko 18:00etan Colegio Santa MaríaLa Real Maristasen kiroldegian. Fernandorenak denboraldi erdi bikaina daramate, ez ordea nafarrek. Hala eta guztiz azken bi partidetan lau puntuak eskuratzeko gai izan diraeta bolada onean heltzen den taldea da: “Entrenatzaileberria duen talde baten aurrean gaude, lehen lerroan taldeari baliabide gehio ematen dion jokalari berriekin, gutxika gutxika gorantza egingo dutenak”,aitortzen du Fernandok. Hamargarren dira nafarrak bederatzi punturekin eta goleatzaile nagusiak Oier Berasategi eta Pedro Ibarra dira, neurketako batez bestelau gol baino gehiagorekin.
Armaginek aldiz ezingo dute Mikel Zuloaga oraindik pistaratu, ezta Eneko Garetxana ere ez. Andoni Yarza dudada azken unerarte gaixotasun bat medio. Taldea, aurtengo oztopo guztiak ederki saihesten ari da, denboraldi erdi zoragarri bat eginez. Fernandok argi du zein den helburu nagusia: “Gure joko on eta emaitzei jarraipena ematea dugu asmo bakarra orain”. Lehen postuan zen taldea urteko azken norgehiagoka jolastu zuenean, orain hirugarren da jada. Helvetia Anaitasuna puntu bat gehiagorekin eta Urban Cabero Barakaldo birekin aurretik dira, baina azken hauexek eibartarrak baino partida bat gehiago jolastuta. 17 puntu dituzte gureek 12 lehia etagero, iaz 8 garai hauetan.
Baina ez da Hierros Servando Eibar taldearentzat urte hasiera erreza izango. Urtarril gogorra dator. “Goian jarraitzea nahi badugu ezin bestekoa dugu urtarrileko lau partidak aurrera ateratzea; horrela, bigarren itzulia aukera guztiekin hasi dezakegu”, itxaropentsu da armaginen entrenatzailea. Gogoratu beharra dago partida bat jokatzeke dutela eibartarrek Anaitasunaren kontra hain zuzen ere.