Hierros Servando Eibar taldeak bigarren partida jarraian jokatuko du Ipuruatik at igandean goizeko 12etan. Arerioa, azken postuan den Avefor Huesca izango da. Ez dute ondo hasi txapelketa aragoiarrak, jolastu dituzten neurketa guztiak galduz. liga honetan batez beste gol gehien jaso duen taldea da gainera. Hala eta guztiz, ezin dira erlaxatu Fernandoren mutilak: “Beraien zenbakietan pentsatzen jokatzen badugu, neurketa tranpa bilakatu daiteke. Jokalari asko falta izan zaizkie eta hori emaitzetan igartzen da”. Entrenatzaileak eredu bat ere ematen du. “Izan ere, San Antonioren aurka gol bakar batengatikgaldu zuen, gu bezala”. Espainiarrek gainera ez dute zortehandirik. Hiru partida gol bakarretik galdu bai dute.
Porrot krudel batetik datoz armaginak eta huescatarren pistan jaso nahi dute beraien ordaina, eta bide batez goiko postueri eutsi. Iazko norgehiagoketan fijatzenbagara, bakoitzak bere etxean garaipena lortu zuela ikus dezakegu. “Garaipenaren bidera itzultzea da gure asmoa, baina erregularrak izaten jakin behar dugu gauza guztien gainetik; baita momentu txarrak ez luzatzen eta ahalik eta hobekien akats horrek estaltzen”, dio armaginen entrenatzaileak. Mikel Zuloaga eta Eneko Garetxanaren bajekin jarraitzen du talde eibartarrak, asteburu honetarako gainera, Fernandok ezingo du Jon Uriarte kantxaratu ezta. Lucas Calvo da erasoan duten jokalaririk arriskutsuena aragoiarrak. Motzean lortu beharrekoa ez bairik gabe. “Jokalari gazte askok eta atezain on batek osatzen dute taldea”, ondorioztatzen du Fernandok. Bi puntu garrantzitsu poltsikoratu dezakete igandean.
Gure talde askok ere asteburu honetan debuta egingo dute. Beste batzuk, bizi dugun egoera dela eta itxaron beharrean daude. Baina igandean adibidez, GrupoMecalbe Eibar, emakumeen lehen taldeak denboraldiko lehen partida jolastuko du Ipuruan, Arilan Elgoibarren kontra goizeko 11:45tan; igandean eta Ipuruan ere, HierrosServando Eibarko bigarren talde jubenila DecaElgoibarren aurka goizeko 10etan arituko da. Larunbatean aldiz, Hierros Servando Eibarren bigarren taldeak debutatuko du Ipuruan, Soraluze B jasoz 18:30etan; bi ordu lehenago Mecalbe jubenilak Ordizia Paulo Cerqueiraren kontra jokatuko du. Goiz partean berriz, Hierros Servando taldeko jubenilak debutatuko dute Zarautzen, Amenabar taldearen aurka 10etan Zarautzkoudal kiroldegian; Mecalbe kadeteak aldiz, Bidasoa talde gogorra jasoko du Ipuruan 11:45tan.