
Bolada onari jarraipena eman nahi dio HierrosServando Eibar taldeak larunbat honetan Egia Teila Fabrikaren aurka. Egiako kiroldegian arratsaldeko18:15ean izango da hitzordua. Bigarren dira eibartarrak 25 punturekin, azkenengo 10 neurketatik 8 irabazi dituzte. Olatu aparretan dira armaginak. Lehen postua dute jomugan. Arerioa aldiz bolada txarrean dator azkeneko lau partidak galdu eta gero. 14 punturekin hamargarren daude sailkatuta. “Egiaren aurkako partidak oso konplikatuak dira beti eta ez badugu pasa den asteko hobetzen ez daukagu ezer egiterik”, gainera Fernando entrenatzaileak dio “oso azkar jokatzen duen taldea da, jokalari trebe eta dinamikoz josia”.
Lehen itzuliko norgehiagokan atzelariak nagusitu ziren eta ez zen gol asko egon. Hori bai, eibartarrek poltsikoratu zituzten jokoan zeuden bi puntuak. Elkarren aurka jokatu dituzten azken 3 lehiak armaginentzat izan dira. Baina ez da erronka erraza izango.”. Pista zaila izateaz gain, txapelketan gol kopuru gehien sartu dituenaEgian aritzen da. 94 egin ditu guztira Mikel Royok. Motzean lotu beharreko jokalaria. “Neurketa osoan zehar mantendu beharko dugu kontzentrazioa”. Mikel Zuloaga, Eneko Garetxana eta Jon Uriarte baja seguruak dira larunbaterako.
Senior Grupo Mecalbe Eibar-Ordizia Biok2 J2Iga 11:45 Ipurua kiroldegia
Jubenil GrupoMecalbe Eibar-IngouArrasateJ4Iga 10:00Ipurua kiroldegia
KadeteIngou Arrasate-Hierros Servando EibarJ1Lar 12:00Iturripe kiroldegia, Arrasate
Kadete Hierros Servando Eibar B-OrdiziaJ2Lar 11:30Ipurua kiroldegia