Gizonezkoen Mecalbe Eibar Eskubaloiak larunbat honetan izango du hitzordua Ipuruan arratsaldeko 18:30etan. Egia teila fabrika izango da aurkaria eta garaipenaren bidea behin berreskuratuta norabide berean jarraitzea du helburutzat talde armaginak, denboraldia ahalik eta hobekien bukatzeko asmoz.
Hamaikagarren da talde donostiarra 17 punturekin eta ratxa txarrean murgilduta bazegoen ere, azken jardunaldiko garaipenak bultzada animikoa eman die gipuzkoarrei. 7 golen aldeagatik irabazi zuten eibartarrek Donostin, aurrekari bikaina jarriz. Gol gehien egin dituztenen artean da gure Mikel Zuloaga lehena 159rekin, hori bai, bisitarien bi jokalari dira hurrengo biak, Mikel Royo eta Julen Echavarri alegia, 156 eta 121 golekin, hurrenez hurren.