Lehen helburua beteta, lidertzaren bila kantxaratuko da Hierros Servando Eibar taldea larunbat honetan Avefor Huescaren aurka. Norgehiagoka Ipuruan jokatuko da eta arratsaldeko 19etan hastekotan da. Kontuan hartu behar da jardunaldiko neurketa guztiak ordu berean izango direla eta Helvetia Anaitasunak Tolosaren bisita jasoko duela, beraz, eibartarrak begi bat neurketa horrtan jarrita edukiko dutela. Puntu berberekin bukatzen badute nafarrek eta armaginek txapelketa, eibartarrak izango dira aurretik, beraien arteko lehietan gol gehiagogatik irabazi baitzuten. Larunbatekora itzulita, Avefor Huescak ez du denboraldi erraza eduki eta azken aurren da sailkapenean 7 punturekin, hala ere, Easygas Urdulizen kantxan irabaztetik dator eta ez da erronka erreza izango Fernandoren mutilentzat. Azken une-arte borrokatuko dute gureak: “Igoera faserako sailkatuta gauden arren, topera lehiatzen jarraitu behar dugu, lehen postuan bukatzeko aukera baitugu oraindik. Jaitsiera lekuetan dauden taldeen aurka jokatzen dugu gainera”. Dena den, olatu aparretan dira igoera faserako sailkapena poltsikoratu ondoren eta lehen postua dute jomugan orain.
Hori bai, lehen itzuliko norgehiagokan, eibartarrek ez zuten aragoitarren gupidarik eduki eta erosotasunez menderatu zuten talde espainiarra. Hala eta guztiz, beste mota bateko lehia espero da oraingo honetan. Gainera, ligako bigarren goleatzailerik onena dute kanpotarrek, Lucas Calvo, hain zuzen ere, eta beraz aparte, erasoan ondo aritzen den Jorge Lafuente ere izango da larunbatean Ipuruan., neurketako batez beste 11,5 gol daramatzate bien artean eta armaginen defentsak tentuz zaindu beharko dituzte bi jokalari horrek baloiaren jabetza duten bakoitzean. Gure taldea ikuskatuz, Fernandok dudaren bat badu oraindik: “Bai Lander Casado eta baita Jonay Torrego ere min hartuta daude, eta usted dut, bietako batek, gutxienez, ez duela neurketa jokatuko”.
Aipatzekoa den asteburuko beste ekitaldi bat, gure neska kadeteen Euskadi kopako parte hartzea izango da. Ostiraletik hasita, azken faseko 3 neurketak jokatuko dituzte Grupo Mecalbe Eibar taldeko jokalariek. Hasteko, aurreko multzoan izan zuten arerio bat, Sinergia Orio ostiralean. Larunbatean berriz, Kukullaga-Etxebarri izango dute parean eta igandean, bukatzeko, Cartonajes Arregi Aloña Mendiren kontra. Bigarren neurketa Usurbilen jokatuko da eta beste biak Orion. Zorte on neskak.
Gogoratu beharra dago ere Ipuruako gure taldeen partida guztiak zuzenean ikusgai egongo direla Eibar Eskubaloiaren Youtube kanalean.
- Senior Grupo Mecalbe Eibar-Urnieta Quel Abogados 1.j IGA 11:45 Ipurua
- Senior Hierros Servando Eibar B-Egia Kosko Taberna 1.j LAR 16:45 Ipurua
- Jubenil Leizaran Lanbroa Taberna-Grupo Mecalbe Eibar 4.j LAR 10:00 Alluralde kiroldegia, Andoain
- Jubenil Bacalaos Santymar Hondarribia Bidasoa- Hierros Servando 2.j IGA 10:00 Hondartza kiroldegia, Hondarribia
- Jubenil Hierros Servando Eibar B-Erreka Bergara 2.j IGA 10:00 Ipurua
- Kadete Sinergia Orio-Grupo Mecalbe Eibar azken fasea 1.j OST 19:30 Karela kiroldegia, Orio
- Kadete Grupo Mecalbe Eibar-Kukullaga-Etxebarri azken fasea 2.j LAR 16:30 Oiardo kiroldegia, Usurbil
- Kadete Cartonajes Arregi Aloña Mendi-Grupo Mecalbe azken fasea 3.j IGA 10:30 Karela kiroldegia, Orio
- Kadete Grupo Mecalbe Eibar-Usurbil A 5.j LAR 10:00 Ipurua
- Kadete Bankoa Elgoibar-Hierros Servando Eibar 11.j LAR 10:00 Olaizaga kiroldegia, Elgoibar
- Kadete Hierros Servando Eibar-Ereintza Beissier 11.j LAR 11:45 Ipurua