- Jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloi taldeentzat. Pasa den asteko akatsak zuzendu eta bi puntuen bila kantxaratuko dira gure neska-mutilak. Emakumezkoek Bilbora bidaiatu beharko duten bitartean NAIBC San Adrianen aurka aritzeko larunbatean arratsaldeko 18:30etan; gizonezkoek Barakaldo Indepca XXI jasoko dute Ipurua ordu eta egun berean. Ez da la samurra izango gure taldeentzat, hala ere, gogor borrokatuko dutela ziur gaude behin baino gehiagotan erakutsi diguten bezala.
Bagenekigun liga oso zaila izango zela gure neskentzat, hala eta guztiz, ez dute amorerik eman nahi oraindik eta lehiatzera bidaiatuko dira Andoniren neskak Bilbora. Arerioa San Adrian izango da, orain arte partidu bakarra galdu du talde bizkaitarrak eta laugarren dira sailkapenean 7 punturekin. Eibartarrak, aldiz, birekin dira beheko postuetan. Baina ondo fijatzen bagara aurreko lekuak ez daude urruti eta pare bat emaitza onekin gora igoko dute. Ez da lan erreza izango, dena den badakigu zertarako diren gai armagiñak. Adi Kamilla Klara Korpaczy jokalariarekin goleatzaile nagusien taulan goialdean dago eta neurketako bataz beste 6 golekin.
Hasiera batean arerio errazagoa tokatzen zaie Fernandoren mutilei, Barakaldok garaipen bakarra lortu baitu orain arte ligan eta garaipenik gabe da. Hala ere, ezin dira fio armaginak eta pasa den asteko porrota gainditu beharrean daude ezbairik gabe. Gainera, garaipenak goiko postuetan finkatuko du talde eibartarra. Erraz gainditu zuten gipuzkoarrek iaz bi lehiak, bai Bizkaian eta baita Ipuruan, beraz aitzindari politak larunbaterako. Ondo hasi ez duen arren talde horiak liga, Endika Martinez dute goleatzaile nagusi moduan, bataz beste 7 tanturekin, beraz motzean lotu beharreko jokalaria. Aukera paregabea konfiantza berreskuratu eta onenekin mantentzeko.