Goi mailako hitzordua du Hierros Servando Eibar taldeak asteburu honetan, 19. jardunaldiari dagokion neurketan. Arerioa Urban Cabero Barakaldo izango da eta lehia larunbatean jokatuko da arratsaldeko 18:30etan Lasesarre kiroldegian. Olatu aparretan heltzen dira eibartarrak, hori bai, jokoaren perfekzioa oraindik lortu gabe dutelarik. Hala ere, seigarren garaipena jarraian lortzera kantxaratuko dira Fernandoren mutilak. Lidergoan 29 punturekin dira sailkapenean. Gehiegi sufritu zuten pasa den astean, eta lehia errazik ez dagoen badakiten arren, hobetzeko tartea dago. “Astebururo puntuak batzeko ideiarekin jarraitu behar dugu, arerioa zein den begiratu gabe. Bi puntu garrantzitsu dira larunbatekoak, baina Erromo edota Urdulizen aurkakoak bezain garrantzitsuak beti ere”.
Bizkaitarrek liga txapelketa erdi oso ona eskaini dute orain arte. Hirugarren dira sailkapenean, eibartarrak baino hiru puntu gutxiagorekin. “Oso talde lehiakorra da atzealdean intentsitate altuan defendatzen duena, baloiaren jabetza duenean berriz bertikaltasun handia erakusten du”. Armaginak nagusitu ziren lehen itzuliko oso gol gutxiko norgehiagokan. “Gainera, atezain paregabeak dituzte eta zaila egiten da garaipena lortzea”. Iaz ere berdintasun itzela egon zen jokatutako bi neurketetan. Andres Alonso, Endika Martinez, Ruben Carvajal eta Markel Moreno dira jokalaririk arriskutsuenak bizkaitarren erasoan. Arerio zuzena dela argi dago, baina denboraldi amaierarte eduki behar dugun pentsaera berdina izan behar da”.
Gure taldeen asteburuko beste neurketak:
- Senior Soraluce BKE-Hierros Servando Eibar B 6.j LAR 17:30 Labegarietako kiroldegia, Bergara
- Jubenil Hierros Servando Eibar-Amenabar ZKE 6.j IGA 11:15 Ipurua kiroldegia
- Jubenil Hettich ZKE-Hierros Servando Eibar B 3.j IGA 10:30 Zarautzko Udal kiroldegia
- Kadete Kalari Taberna Pulpo-Grupo Mecalbe Eibar B 1.j LAR 11:45 Lubaki kiroldegia, Zumaia
- Kadete Hierros Servando Eibar-Hierros Servando Eibar B 1.j LAR 11:30 Ipurua kiroldegia