Denboraldi berriko bigarren jardunaldia Mecalbe Eibar Eskubaloiko talde gorenentzat, bai mutilek eta baita neskek ere asteburu honetan jokatuko dituzte beraien partidak. Emakumezkoek, naiz eta etxetik at aritu, ez dute oso urrin bidaiatu beharrik, Elgoibarrera joango baitira Gaurve Asesores Elgoibar taldean kontra jokatzeko larunbatean IMH kiroldegian arratsaldeko 19:30etan izango da neurketa. 10 minutuko bidai motz eta erosoa. Gure neskek bezala, elgoibartarrak ez zuten ondo hasi liga San Adrianen kantxan galdu eta gero. Hori bai, ezin dira fidatu armaginak, arerio gogorra izan daiteke eta. Eider Elorza edota Irati Urbiola jokalariekin tentuz ibili beharko dira Andoni Perezen neskak, taldeko goleatzailerik nagusienak izan ziren eta lehen jardunaldian. Eskubaloi polita eskaini dezakeen ezagunen arteko lehia.
Gizonezkoek, aldiz, Ipuruan egingo dute debuta igandean Lodisna San Antonioren kontra eguerdiko 12:15etan. Eta Ipuruako neurketa guztiekin gertatzen den bezala, taldearen YouTube kanalean zuzenean ikusgai egongo da partida. Armaginak ez bezala, nafarrek ezin izan zuten punturik atera etxean, Trapagaran jeitsi berria den taldearen eta igoera fasean sartzeko izango den faboritoetako baten aurka . Dena dela, eibartarrek lurrean mantentzen dituzte oinak eta badakite ez dela lan xamurra izango. Pausoz pauso. Nahiz eta lehen partida galdu, arerio gogorra espero da eta arreta berezia jar beharko dute Fernandoren mutilek Oier Berasategi, Juan Ortiz edo Daniel Calvo jokalariekin, erasoan finen aritu zirenak baitira. Hori bai, iazko bien arteko lehiak kontuan hartuta, positiboki pentsatu dezakegu, 3 puntuak atera baitzuten nafarren aurka. Ipuruan erraz garaitu eta itzulikoan berdinketa. Lautik hiru puntu. Itxaropentsu egoteko motiboak baditugu behintzat.