Lehen postuan jarraitzeko asmotan kantxaratuko dira Hierros Servando Eibar taldeko jokalariak larunbatean. Easygas Urduliz arerio dutela, zortzigarren garaipenaren bila jarraian irtengo dira eibartarrak goizeko 12etan Urdulizko Iparralde kiroldegian jokatuko den neurketan. Armaginak konfiantzaz beterik iristen dira lehiara, bizkaitarrak, aldiz, bolada txar batean murgildurik daude eta Covid kutsatzeek ez diote batere lagundu. Azken bederatzi jardunaldietatik bost partida besterik ez dituzte jokatu, bakarra irabaziz. Hala eta guztiz, ezin dira fidatu Fernandoren mutilak, lehen itzuliko norgehiagokan, adibidez, urduliztarrek eraman bai zituzten bi puntuak.
Baina bestelako partida espero da larunbatean. Iazko lehian ere bizkaitarrak izan ziren nagusi eta mendeku bila bidaiatuko dira eibartarrak. Helburua lortzeko gakoetako bat, Lander Simon, Urduliz taldearen goleatzaile nagusia gelditzean datza. Neurketako batez beste 5 gol baino gehiago egiten ditu eta ez da jokalari erraza defendatzeko orduan, beraz, arreta berezia jarri beharko dio defentsa armaginak.
- Senior Hierros Servando Eibar-Aritzbatalde taberna 8.j LAR 16:45 Ipurua
- Jubenil Deca Elgoibar-Hierros Servando Eibar 8.j IGA 12:00 Olaizaga kiroldegia, Elgoibar
- Jubenil Hierros Servando Eibar B-Hettich 8.j LAR 11:45 Ipurua
- Kadete Neurri Elgoibar-Grupo Mecalbe Eibar B 3.j LAR 10:00 Olaizaga kiroldegia, Elgoibar
- Kadete Hierros Servando Eibar-Zarazpe Pulpo 3.j LAR 10:00 Ipurua
- Kadete Bankoa Elgoibar-Hierros Servando Eibar B 3.j IGA 10:00 Olaizaga kiroldegia, Elgoibar