Puntu bat nahikoa zaio Hierros Servando Eibar taldeari bigarren postuari eusteko eta bide batez, lidergoaren bila jarraitzeko. Asteburu honetako arerioa Ereintza Aguaplast hirugarren sailkatua izango da eta norgehiagoka igandean goizeko 12etan hasiko da Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. 8 puntu besterik ez dira gelditzen jokoan, 4 neurketa faltan eta talde errenteriarra 7ra aurkitzen da, hala eta guztiz, eibartarrak ezin dira fidatu eta igoera fasera sailkapena asteburu honetan lortzera irtengo dira. Ez badute helburua aste honetan lortzen, etxeko partidak geratuko zaizkie oraindik armaginei.
Gainera, lehen itzulian, Fernandorenak izan ziren nagusi eta horrek jokalarien animoak goratzen ditu iganderako. Horretaz gain, etxeko taldea galtzetik dator azken jardunaldian eta beherakada hori aprobetxatzen saiatu behar dira eibartarrak. Hala ere, ez da arerio erraza izango eta beraien kantxan, gainera. Ander Arruti da errenteriarren goleatzaile nagusia, neurketako batez beste 5.5 gol baino gehiago sartuta.
Goraipatzekoa ere Grupo Mecalbe kadeteen lana. Izugarrizko lana egiten ari dira gure neskak eta asteburu honetan erronka zirraragarria daukate aurrean. Euskadiko kopa jokatuko dute Urdulizen. Ostiral, larunbat eta igandean arituko dira eibartarrak multzoko hiru neurketak jokatzen eta ilusio handiz bidaiatuko dute. Bertako Berango Urduliz, Sinergia Orio eta San Adrian A izango dira armaginen kontrario, hurrenez hurren. Zorte on neskak.
- Kadete Grupo Mecalbe Eibar- Berango Urduliz OST 17:30 Iparralde kiroldegia, Urduliz
- Kadete Grupo Mecalbe Eibar-Sinergia Orio LAR 10:30 Iparralde kiroldegia, Urduliz
- Kadete San Adrian A-Grupo Mecalbe Eibar IGA 10:30 Iparralde kiroldegia, Urduliz
- Kadete Bidasoa Irun-Hierros Servando Eibar 9.j IGA 10:00 Artaleku kiroldegia, Irun
- Kadete Hierros Servando Eibar-Amenabar A 9.j LAR 11:30 Ipurua