Gure lehen taldeen bolada onak ez du etenik eta beste behin irabazita lehe postuan jarraitzen dute biek. Emakumezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak Ameztoi Zarautz taldea menderatzen zuen bitartean (22-25), gizonezkoek Easygas Urduliz garaitu zuten arazo handirik gabe (27-34).
Gure nesken debuta euskal ligan ezinhobea izaten ari da, bostetik bost garaipen eta maisutasuna kantxetan: “Amaiera bikaina eman diogu lehen itzuliari zarautzen irabazita”, zioen Andoni Perez entrenatzaileak. Partiduan sartzea kostatu zitzaien eta lehenengo minutuetan markagailuan atzetik joan batziren ere, 20garren minututik aurrera defentsa gogortu eta erasoan gauzak irtetzen hasi ziren. Hori dela eta, 13-16 aurretik iritsi ziren eibartarrak atsedenaldira. Gainera, bikain hasi zuten bigarren zatia eta aldea kontrolatzea lortu zuten amaierarte, baina ez zen hain erreza izan. “Asko zigortu digute azkenengo minutuetan eta eskerrak Maialen Insaustiren 7metroko geldiketei, puntuak etxera ekarri ditugu”, kontent zen Andoni.
Baina ez da Maialen goraipatu behar den jokalari bakarra. Izugarrizko maila ari dira erakusten jokalari guztiak eta ezin ditugu ahaztu besteak. Malen Aja eta Leire Treviñoren defentsa, adibidez “maila oso altuan ari dira jolasten, eta horrek, taldeari konfiantza asko ematen dio”. Edota Elene Iriarteren eraginkortasuna penaltietan, lautik lau 7metroetatik eta partidako goleatzaile nagusia. Irune de Castro ere goraipatu beharra dago, aste honetan Women’s Cup jokatzeko Euskadiko selekziotik deitu dutelako eta Ipuruan bi neurketa ikusgai izango dira larunbatean, Euskadiren bat Braslien kontra. Talde armaginaren arrakastaren gakoa jokalari guztien ekarria da, ezbairik gabe.
Gizonezkoak ere jaun eta jabe dira liga txapelketan, jokatu dituzten 16 puentuetatik 15 eskuratuz. Ez dute lehiarik galdu oraindik eta horrela jarraitu eskero, azken helburua lortzeko gertu egongo litzateke taldea. Hala eta guztiz, ligaren herena ere ez dute jokatu oraindik eta asko geratzen da. Dena dela, maila oso altua erakutsi zuten urdulizen armaginek beste behin. Hasiera nahiko parekatua izan bazen ere, 15. minututik aurrera aldea zabaldu eta atsedenaldira zazpi goleko errentarekin iritsi ziren eibartarrak. Bigarrenean aldiz, norgehiagoka ondo kontrolatu zuten beste bi puntu poltsikoratuz. Mikel Zuloaga izan zen lehiako goleatzailerik nagusiena 9rekin eta denboraldian gehien sartu dituztenen artean da arrasatearra.
Gogoratu beharra dago eibartarrek atzeratutatko neurketa jokatuko dutela asteazkenean Romo Broker Kirol taldearen kantxan 20:30etan, Getxo udalerriko Gobela kiroldegian, hain zuzen ere. Helvetia Anaitasuna, bigarren sailkatuaria aldea zabaltzea izango dute helburu Fernandoren mutilek. Egian berdintzetik datoz bizkaitarrak eta garaipena eskuratzeko irrikitan egongo dira, beraz, gogor saiatu beharko dira armaginak.
- Sénior femenino Arrate Eibar Eskubaloia B 28-22 Arilan Elgoibar
- Sénior masculino Arrate Eibar EskubaloiaB 29-23 Gure Auzune
- Juvenil femenino Caravanas Oñate Aloña Mendi 25-20 Arrate Eibar Eskubaloia Polideportivo Zubikoa, Oñate
- Juvenil masculino Arrate Eibar Eskubaloia 15-24 Ereintza Aguaplast Ipurua
- Cadete femenino Arrate Eibar Eskubaloia 29-23 Lana Aloña Mendi B Ipurua
- Cadete femenino Arrate Eibar Eskubaloia B 17-8 Egia Eskubaloia Ipurua
- Cadete masculino Arrate Eibar Eskubaloia 23-22 Ereintza Aguaplast Ipurua
- Cadete masculino Amenabar B 36-23 Arrate Eibar Eskubaloia B Polideportivo municipal de Zarauz
- Infantil femenino Arrate Eibar Eskubaloia 20-21 Udarregi Usurbil Ipurua
- Infantil femenino Aiala D Zarautz 18-18 Arrate Eibar Eskubaloia B Polideportivo municipal de Zarauz
- Infantil masculino Urola Goierri Bus 35-15Arrate Eibar Eskubaloia B Polideportivo Ispilla, Zumarraga