Lehen buelta ondo bukatu eta urtea ezin hobeto hasteko, Somos Eibar garaipenaren bila irtengo da Donostiako Egia auzoan jokatuko den neurketan. Larunbatean izango da arratsaldeko 20:15etan eta oso norgehiagoka parekatua espero da sailkapenean oso hurbil dauden bi taldeen artean. Azken aurren dira donostiarrak eibartarrak baino bi puntu gutxiagorekin, hala eta guztiz ez da lehia erreza izango armaginentzat, ligan gol gehien sartzen dituztenen artean bostgarren dira kapitaldarrak, txapelketako goleatzaile nagusiena, Mikel Royo edota Jokin Urrusolo bezalako jokalariak dituztelarik.
Oso ondo ezagutzen diren bi talde dira. Garaipenak denboraldiro banatzen dituzte biek, bakoitzak bere etxean lotzen ditu bi puntuak. Ratxa horri buelta ematera pistaratuko dira eibartarrak. Hori bai, Fernandok ezin izan du Iñaki Perales, Rubén Fuentes edo Ander De Diego jokalariekin entrenamendu saioetan kontatu, gripeaz jota egon bait dira astean zehar.
Hiru partida oso zail ditu orain Somos taldeak urtarrileko malda gogorrean. Lehenengo biak etxetik kanpo, Egia eta Avefor Huescaren aurka eta Urban Cabero Barakaldoren kontra Ipuruan izango dira erronkak: “Urte hasiera oso gogorra datorkigu gure ligako taldeen kontra”, onartzen Fernandok, eibartarren entrenatzaileak. Hilabete oso gogorra dudarik gabe.
You must be logged in to post a comment.