Mek Eibar Eskubaloia taldeko emakumezkoen taldeak bigarren porrota jaso zuen Leizaranen aurka Gipuzkoa Kopako bere bigarren partidan (23-21).
Partida Mek Eibarren defentsa sutsuarekin hasi zen, eta Leizaranen erasoei eustea lortu zuten partidako lehen minutuetan. Lucia Gutierrez atezaina funtsezko jokalari bezala altxatu zen, hainbat jaurtiketa arriskutsu desbideratuta eta bere taldea borrokan mantenduz.
Hala ere, Mek Eibarren erasoko jokoa ez zen bere defentsaren mailan egon. 6 metroko lerrotik aukera onak sortu arren, eibartarrek ez zuten egoera horiek gol bihurtzea lortu, definizioan akats ugari pilatuz. Erasoan asmatu ez izanak Leizaran partidan mantentzea ahalbidetu zuen eta atsedenaldira berdinduta iritsi ziren.
Neurketaren bigarren zatia ez zen Mek Eibarren aldekoa izan. Leizaranek ondo aprobetxatu zituen erasoan egindako akatsak eta baloi-galerak, baina ez zuen barkamenik eskaini eta markagailuan gora egin zuen garaipena lortu arte.
Porrot hau gorabehera, Mek Eibar Eskubaloia taldeak ez du deskantsatzeko astirik, datorren astean erronka garrantzitsu bati aurre egingo baitiote. Gipuzkoa Kopako finalerdian neurtuko dituzte indarrak Egiaren aurka, eibartarrek egoerari buelta emateko aporbetxatu nahi duten partida.
Eibartarrek egindako akatsetatik ikasiko dutelakoan gaude, eta indar eta erabakitasun handiagoz iritsiko dira hurrengo partidara. Animo eta garaipenaren bila!