Arrate Eibar Eskubaloi talde seniorrak puntuak biltzen jarraitzen dute. Beste asteburu on baten ondoren, salkapenetako goiko postuetan dira gureak. Emakumezkoen lehen taldea, adibidez, garaipen itzelarekin bueltatu zen Kukkullaga-Etxebarriri irabazi eta gero (20-22), hala ere, ez zen lan erreza izan: “Espero genuen bezala partidu lehiatuta joan zen bukaeraraino”. Pozik zen Andoni Perez entrenatzailea, puntuak galtzear ere egon ziren gure neskak, baina daukaten kalitatea azalarazi eta irabaztea lortu zuten oztopo guztiak gaindituz. “Bigarren zatian, nahiz ta ez oso ondo hasi, buelta heman genion partiduari”. Norgehiagoka parekatua izan zen Etxebarrin bizitakoa, atsedenaldira 13na heldu ziren eta bigarrenean izan zen gol kopuru gutxiak erakusten du zein lehiatua izan zen partidua. Defentsan egindako lanak bere fruituak eman zituen eta Malen Aja eta Leire Treviñon defentsako lana goraipatzekotan gara beste astebetez; gainera, Amaia San Martinen gidaritza eta Naia de Castroren barneraketak ere armaginen garaipenaren gakoetariko bi izan ziren. Naia izan zen, hain zuzen ere, goleatzailerik onena 7rekin. Neurketa atzeratuak direla eta ez direla, Arrate Eibar taularen lehen postuan bakarrik da 4 punturekin. Datorren asteburuan Urbil Usurbil izango da Ipuruan 3. jardunaldirako jokatzeko. Uaurbildarrak ez dute oraindik debutatu.
Gizonezkoen lehen taldeak, aldiz, gol festa izugarria bizi zuen Sugraf Zaragozaren aurka Ipuruan larunbatean (40-40). Laugarren eta bostgarren dira orain bi taldeak sailkapenean bostna punturenkin, hurrenez hurren. Erritmo handiko norgehiagoka izan zen eta markagailuak erakusten duen bezala aurrelariak atzelariak baino finago aritu ziren. Biek izan zuten irabazteko aukera, hala eta guztiz, armaginek garaipena eskuetan zutela ematen zuenean, aragoiarrek berdintzea lortu zuten azken segunduan jokaldi bizkor eta on batean. Baina ezin zaio ezer aurpegiratu gure taldeari, bikain aritu baitziren 60 minutuetan zehar: “Behin neurketa bukatuta oso haserre banengoen ere, nire aburuz lehia estua izan zen eta emaitza justua delakoan naiz, zaragozarrek ere partidu bikaina egin zuten eta”, zioen Fernando Fernandez entrenatzaileak nahiko nahigabetuta. Hori bai, kontuan hartu behar da lehiaren zatirik gehienean aurretik izan zirela eibartarrak, dena dela, berdinketa emaitzik logikoena da. “Ezin izan zuen inork neurketa kontrolatu eta atezainen zenbaki eskasak ikusita, erraz ulertu dezakegu gol kopurua”, guztiz atsekabetuta ez bazegoen ere, Fernandok ezin zuen etsipena eskutatu: “Hasiera txar bati buelta eman ondoren ez genuen asmatu markagailuan aldea zabaltzen hiru gehiagotasunekin atsedenaldia eta gero, horretaz gain, ez genuen partidu amaiera kontrolatzen jakin”. Hala ere, maila handiko lehia ikusi genuela aitortu dezakegu, kalitate askoko bi talderen artean. Aipatu beharra dago, armaginen golen hiru laurdenak Mikel Zuloaga (13), Axier Gisasola (10) eta Lander Casadoren (7) artean lortu zituztela. Datorren larunbatean Tolosan arituko dira gure mutilak.
Gure beste bi talde seniorrek garaitzea lortu zuten azken aste-bukaeran, neskek etxean Txingudi Zubiederren kontra (29-28) eta erosoago mutilak Gure Auzune menderatu zuten (18-38). Sailkapenen goialdean jarraitzen dute eibartarrak, harrobia ere ondo lantzen dutela erakutsiz.
- Jubenil neskak J3 Caravanas Aloña Mendi-Arrate Eibar Eskubaloia Zubikoa kiroldegia, Oñati
- Jubenil mutilak J2 Ereintza Aguaplast 37-22 Arrate Eibar Eskubaloia Galtxarabordako udal kiroldegia, Errenteria
- Kadete neskak J3 Usurbil 20-13 Arrate Eibar Eskubaloia B Oiardo kiroldegia, Usurbil
- Kadete mutilak J2 Ereintza Aguaplast-Arrate Eibar Eskubaloia Galtxaraborda udal kiroldegia, Errenteria
- Kadete mutilak J3 Arrate Eibar Eskubaloia B 19-27 Urnieta Oianume Jatetxea Ipur