Martxan da denboraldi berri bat eta Eibar Eskubaloi taldeak hasi dira 2021/2022a prestatzen. Horren adibide, gizonezkoen lehen taldeak astelehenak 23an hasiko dituelaentrenamenduak da. Inoiz baino ilusio eta gogo handiagoekin ekingo diote gure jokalariek kurtso berria. Ez da erraza izango iazko lorpena errepikatzea, eta zer esanik ez igoera lortzea, hala ere, sekula baino indartsuago aurkezten da taldea datorren denboraldiari begira. Fitxaketa eta babesle berriek beste bultzada bat emangodio hazten jarraitzen duen talde honi eta 10. urteurrena behar den bezala ospatzeko beta eskainiko dioten laguntzaileak izango dira ezbairik gabe.
Esan bezala, abuztuak 23an kantxaratuko dira aurrenekoz gure jokalariak, denboraldi berezi eta garrantzitsua martxan jartzeko lehen entrenamenduarekin. Berezia diogu, 10 urte betetzen baitu klubak eta liga txapeldunak izanik, nagusitasun hori berresteko asmoz ekingo diote denboraldiari. Gainera, taldea indartzen duten lau fitxaketa interesgarri egin ditu klubak: Paul Alonso, 20 urteko eskuin hegalak jokatu du jada Asobal ligan Huescarekin eta errefortzu itzela izango da Fernandorentzat; Asier Urain, ezker hegalean aritzen da eta Elgoibartik datorren arren, badaki zer den zilarrezko mailan jokatzea Vestas Alarcosekin. Iaz, bataz beste 5,7 gol egin zituen neurketako; eibartarrek ondo ezagutzen duten Mikel Solar atezaina ere Ipuruan lur hartuko du, lau urtetan arerio izan ondoren Barakaldon; azkenik, Garikoitz Viguera, beste ezagun bat, hau EasygasUrdulizetik datorren jokalaria.
Baina berritasunak ez dira hemen amaitzen. Lehen babesle berriak eta 10. urteurrenak kamiseta berria eskatzen zuten, eta koloreak aldatu gabe, ekipamenduberria estreinatuko du taldeak jokatuko duten lehen neurketan. Hurrengo egunetan argitaratuko ditugu, bai lehen babeslea eta baita kamiseta berriak ere. Urteak pasa ahala, klub honen sabaia ez dugu ezagutzen oraindik eta pasa den denboraldiko arrakasta berdintzeaz gain, igoeraren bila irtengo dira gureak.