Lehen postuan sendo jarraitzen dute armaginak 44 punturekin; Helvetia Anaitasuna 5 azpitik
da eta Ilcapo Hondarribia Bidasoa eta Sugraf Zaragoza 10. Hori bai, gipuzkoarrak partidu bat
gutxiagorekin. 7 neurketa besterik ez dira geratzen liga amaierarako. Lehengo minututik gehiago
zirela erakutsi zuten pistan eibartarrek, eta aurretik izan ziren hasieratik 60 minutuetan zehar.
Hurbiltzen saiatu ziren arren, horiek ez zuten aukerarik eduki gipuzkoarren kontra. Asier Urain
bilakatu zen norgehiagokako goleatzailerik onena 9rekin, Jon Barruetabeñak 7 egin zituen. Datorren
larunbatean Easygas Urdulizek bisitatuko du Ipurua.
Partidu korapilatsua. Hasiera zaila izan genuen, hala ere bigarren zatirarte markagailuan aurretik mantentzea lortu genuen. Bigarren zatian hamar minutuko beherakada izan ondoren, indarrez bete eta markagailuan gora egin genuen.
Denboraldiko helburua lorturik eta egindako lanaz harro, SOMOS DE VASCA!
Gure kapitainaren azken partidu ofiziala, eskerrik asko taldea indartu eta momentu guztietan emandako indarragatik. ESKERRIK ASKO ANE!