Gizonezkoen Arrate Eibar Eskubaloiak pauso ikaragarria eman zuen larunbatean eta sailkatzea lortzetik puntu bakarrera geratu zen Ipuruan Easygas Urduliz menderatu eta gero (37-33). Hasiera batean ematen zuena baino borroka gehiago eskaini zuten bizkaitarrek, sailkapena ikusita ez zirudien hain behean zeudenik. Lidertzan sendo, 11 puntuko aldea ateratzen dio talde armaginak hirugarren sailkatua den Il capo Hondarribia Bidasoari eta 12 besterik ez daude jokoan. Gainera, liga txapelketa honi bukaera ezinhobea emateko, lehen postua eustea izango dute helburu, hala ere, ez dute egutegi amaiera erraza. Dena den, orain arte erakutsi duten guztia ikusita sari eskuragarria dela dirudi. Baina, bigarren lekuan den Helvetia Anaitasuna 5 puntura da, beraz hortzak estutu beharko dituzte gure jokalariek.
Bikain ekin zuten neurketa eibartarrek 15 gol eginaz lehenengo ordu laurdenean, lehen zatian 22 guztira. Bigarrenean, aldiz, azeleragailutik oina altxatu eta lasaiago aritu ziren etxekoak, hori dela eta, kanpotarrek estutu eta markagailua bi goleko aldean jarri zuten. Hala eta guztiz, ondo eutsi zioten bizkaitarren oldarrei eta armaginak irten ziren garaile aldeko 6-4ko azken partzialari esker. Norgehiagokako goleatzailerik onena kanpotarren Erlantz Fernandez izan bazen ere 13 golekin, etxeko Mikel Zuloaga 8 eta Asier Urain 7 bilakatu ziren armagin onenak erasoan. Orain bai, gure jokalarien baitan dago eta datorren asteko Beti Onak taldeari egin behar dioten bisitan puntua eskuratuta sailkatuta egongo lirateke. Behin hau lortuta, lehen postuari eustera
Gure neskek ez zuten erronka erraza asteburuan urteko talderik onenaren aurka, eta nahiz eta lehen
itzulian berdinketa lortu arerio berberaren aurka, Ipuruan ezin izan zuten balentria errepikatu. Goitik
behera nagusitu ziren bizkaitarrak eta birtualki sailkatu dira azkenengo fasera. Bigarren postuan
armaginak dira 17 punturekin eta Bera Bera talde donostiarra hirugarren da 15ekin. Hori bai,
liderraren aurkakoa geratzen zaie oraindik. Gogor aritu beharko dira eibartarrak azkenengo hiru
jardunaldietan, Ipuruatik urruti bi jokatuko dituzte, gainera, eta. Dena dela, orain arte bezala arituta
ziur sailkatuko direla gureak, maila handia baitute. Eutsi neskak. Datorren astean fase honetako
etxeko azken partida jokatuko dute Lema Transit Askartzaren aurka.