Guadalupe Ibañez, AMETSA tabernako ugazabak ez du bere ardura eskutatzen eta garai txarrak direla aitortzen digu. Baina eibartarrei kalegiroa eta tabernetan elkartzea gustatzen zaigula jakinean da eta ez du esperantza galtzen. Normaltasunera itzultzea ez dela erreza izango badaki, baina ahalik eta hobekien egitea desiatzen du.
Nola eramaten ari zara ditxosozko konfinamendu hau?
Gora behera askorekin, egun batzuk hobeago, beste batzuk ez hain ondo. Ziurgabetasunak larri nauka. Esaten badizute gauzak horrela edo bestela direla, baina ez dakigunez bihar zer izango den, ezin zara edozer egiten hasi.
Etxean aktiba/gogotsu mantentzen ahal zara?
Denerako denbora dago, baita aspertzeko ere. Nik adibidez nire lanarekin zerikusia daukan gauzekin mantetzen naiz lanpetuta, gauza berriak irakurri, trago berriak ikasi, eta abar. Irakurri ere egiten dut batzutan, pintzelak hartu bestetan margotzea betidanik gustatu zaidalako, baina hemen etxean sartuta denetaz aspertzen da bat. Azkenaldian argazki zaharrak begiratzea gustatzen zaizkit, pasarte zaharrak gogoratzeko. Gainera eskubaloiko taldean argazki asko partekatzen ditugu. Eskubaloi taldeekin eginiko azken afarian ataratako argazkiak adibidez, berriz eskegi nituen egun hartako oroitzapenak gogoratzeko.
Egoera ez da izaten erreza herriko merkatarientzat, ezta zure moduko ostalarientzat, nola eramaten ari zarete egoera Ametsa tabernan?
Nire lankideekin harremanetan jarraitzen dut eta arduratuta daude normala denez, egoerarekin, ez jakintasun honekin. Ez dakite zer ekarriko dien etorkizunak, hala ere denen artean elkar animatzen saiatzen gara. Eibarko ostalariekin ere hitz egiten dut gure ardurak partekatzeko, Zubi Gaineko Txominekin asko hitz egiten dut adibidez, nire lankideez gain.
Ez dago ezer seguru, baina noiz duzue taberna irekitzeko esperantza?
Gauza asko esaten ari diren arren, ez digute fetxa konkreturik komentatzen eta pandemia ziztrin honen bilakaeraren esku gaude. Dena garbi dagoenen bueltatu beharko ginateke eta ez lehenago. Taberna, lau edo bost pertsonentzat zabaltzea ez litzateke egokia izango guretzat. Gauean sortzen den zalaparta, asteburuetan batez ere ezin bestekoa da guretzat. Ostalari batzuei holtzak jarri behar dituztela entzun diet, baina ezin zara horrelako gastu batean sartu ezjakintasun honen aurrean. Pandemiaren bilakaeran dago gakoa.
Ez da ezer lehen bezala izango, baina noiz uste duzu “normaltasunera” itzuli ahal izango dugula?
Jendea horretarako desiatzen dago. Kalera berriz ateratzeko, gertukoekin elkartzeko, tabernetara itzultzeko. Agian dena ahazten lortzen dugunean lehen bezala izatera pasako dela dena, baina ez naiz batere baikor.
Zuk pertsonalki nola ikusten duzu zure burua?
Lanean hasteko gogotsu nago, baina nola bueltatu gaitezke lanera? Zer nolako neurriekin? Esperantza eta gogoak mantentzen ditut baina lehen esan duda bezala, ezjakintasunak barrenak jaten dizkit. Gainera azken aldian kristo amets arraroak ditut. Elkarrekin egoteko irrikitan gaude denok. Familia eta lagunekin harremanetan jarraitzen dut Whatsapp bitartez, baina ez da berdin. Hasieran shock bat izan zen, ez nekien zer egin ezta zergatik gertatzen ari zen dena. Geroago dena bukatutakoan jendea tropelean kalera irtengo zelakoan nengoen, baina orain ez dut hori pentsatzen. Kalera derrigor ateratzen naizenean beldurrez ateratzen naiz, gehiengoa bezala.
Ados ahal zaude hartzen diren neurriekin?
Noski. Ez naiz materia honetan aditua eta dakitenek esaten dutena egitea ez zait besterik geratzen. Gainera denen onerako egiten ari direla pentsatzea gustatzen zait. Orain sare sozialak gehiago jarraitzeko denbora daukagu baina ezin dugu jarzten duten guztia sinistu behar, txepelkeri ugari jartzen bait dituzte gehienek.
Zer iritsi daukazu gure umeen eta gazteen egoeraren inguruan?
Gaitz honetan kaltetuenak dira. Egoera gaizkien eramaten dutenak izan ditezke gure gazteak. Ume txikiak agian hobeto egokitu daitezke egoerara baina nazkatuta egongo dira jada. Nerabeentzat aldiz makurkeri hutsa da. Guk, nagusiek etsipenerako ahalmen handiagoa daukagu, baina beraientzat ez da batere polita. 18-20 urterekin kalean igaro behar dituzu orduak, ni adibidez ez nintzen etxetik pasatzen adin horrekin.
Herriko eskubaloia jarraitzen ahal duzu?
Bai. Lehen taldeak zer egin duen galdetzen dut astebururo, baina batez ere neskek zer egin duten eta baita guk babesten dugun taldeaz informatzen saiatzen naiz astero. Nire lana dela eta ezin naiz neurketak ikustera joan, baina emaitzez informatzea gustatzen zait.
Eskubaloiaz ari garela, denboraldia berrabiaraztea egokia dela uste ahal duzu, ala aurtengo bertan behera ustea dela onena?
Amaitzutat eman behar dira kirol guztiak dudarik gabe eta eskubaloia moduko kirol bat are eta gehiago. Kontaktu askoko kirola da eta segurtasuna ehuneko ehunean zurtatuta ez badago, onena ez jolastea litzateke.
You must be logged in to post a comment.