Emakumezkoen goi mailako nazioen arteko eskubaloia asteburu honetan Ipuruan Basque Country International Women’s Cup deritzon txapelketarekin. Azaroaren 23tik hasita larunbata bitartean jokatuko da bost taldeen artean, Luxemburgo, Finlandia, Argentina, Brasil eta Euskadi, eta hiru egoitzetan jokatu dituzte neurketak, Berango, Leioa eta Eibar hirietan. Larunbatean jokatuko dituzte pare bat neurketa Ipuruan: Euskadi-Brasil 15:30etan eta Argentina-Finlandia 17:30etan.
Gainera, Arrate Eibar Eskubaloi taldeko Irune de Castro eibartarra deialdian sartu du Euskadiko selekzioak eta aste-bukaeran Ipuruan jokatuko du Irunek bere jendearen aurrean: “Kriston ilusiñuakin hartu gendun notizia. Gaiñera eibarren izatian askoz politxaua izango dala uste dot gertuko jendia eukiko dotelako gradetan”, kontent da Irune eta ez da gutxiagorako. Liga txapelketan taldea egiten ari den lanaren saria.
Benetan harro gaude eta bereziki eskertzen dugu gurekin kontatu izana hain ekitaldi garrantzitsua prestatzeko unean. Gure aburuz, Euskadin eskubaloia maite dugunontzat aukera paregabea da kirol honetaz gozatzeko. Zuek bertan egotea nahiko genuke egun berezi honetan, eta bide batez, eibarko zaletua inoiz baino biziago erakutsi. Hori dela eta, klubeko bazkide bakoitzari bi neurketetarako sarrera bat doan eskuratzeko aukera eskaintzen dizuegu. Bazkide bakoitzak sarrera bakarra hartzeko aukera izango du. Ipuruara joateko gonbita egiten zaituztegu, eskubaloiaz gozatzeko egun paregabea izango delakoan gaude.