Bi puntu oso garrantzitsu lortu zituen Somos Eibarrek larunbatean Urban Cabero Balonmano Barakaldo taldearen aurka (26-25) eta beheko postuetatik aldentzen dira armaginak. Talde indartsua bizkaitarra, oso garesti saldu zuten azala Ipuruan. Eibartarra izan ziren markagailuan buru egon zirenak neurketa ia gehienean, hiru lau aldeko aldea lortuz. Baina horiak ez zuten etsi eta atsedenaldira gol bakar bategaitik galtzen iritsi ziren.
Bigarren zatia ere bide beretik jarraitu zuen, eibartarrak aurretik eta barakaldarrak bat bi goleko errentarekin beti aurpegia emanez.. Eta hórrela heldu zen neurketa azkeneko txanpara, gol bakarreko aldea etxekoentzat eta penalti jaurtiketa kanpokoentzat, baina Mikel Guerrak penaltia geratu eta bi puntuak etxean utzi zituen. Nogehiagokako azkeneko bi golak ez zuten askorako balio eta armaginak garaile irten ziren. Eibartarrei kriston bultzada ematen dien garaipena dudarik gabe, zinez beharrezkoa eta etxean lortu behar diren puntuak derrigor zaletu bikain honek lagunduta.
Azkeneko lau neurketetan hirugarren garaipena eibartarrentzar. Orain momentuan Somos Eibar hamaikagarren da 15 punturekin, erdialdea puntu bakar batera duela eta azken aurrena, Egia taldea sei behetik. Datorren astean Zaragozara bidaiatu beharko dute Maristas taldea bisitatzeko.
GURE TALDEEN JARDUNALDI APARTA
Garaipena lortu dute Grupo Mecalbeko jubenilak faseko azken jardunaldian Usurbilen aurka (36-25) eta hirugarren postuan bukatu dute neskak sailkatuak. Teknikerreko jubenilak aldiz, jokoan ezer ez zuten arren Saieko-La Salleren gainetik pasatu ziren kiroltasun bikaina erakutsiz (46-32). Garaipen bikoitza talde seniorrentzat: Mecalbek Urnieta Quel Abogados garaitzen zuen bitartean (27-18), gizonezkoek, defentsa zorrotz bati esker, berdina egiten zuten Donibanerekin(27-22).
Kadeteetan, Muelles Zaldua ezik, Egiako bigarren taldearen kontra galdu bait zuen (25-18), beste talde guztiak garaipenak lortu zituzten: Teknikerrek Egia Indauxen aurka (32-24) eta Komatek Bergaran (25-31). Denetarik bizi izan zen infantil mailan: Urkotronikek, Saieko-La Salle menderatu zuen (21-15); Mecalbe ere Ereintza Aguaplasti nagusitu zitzaion (20-18); Ametsak, gol bakar bategaitik bazen ere ezin izan zuen Leizaran Txuria garaitu (7-6); Hierros Servando taldeak Saieko-La Salle Beltzaren pistan irabaztea lortu zuen (16-18) eta Bengoa Elektrizitateak porrota jasan zuen La Salle Legazpiren kontra (16-23).
You must be logged in to post a comment.