Larunbatean, emakumezkoen taldeak Ermuan galdu zuen Errotabarriren aurka. Errotabarrik erakutsi zuen zergatik dagoen bigarren postuan sailkapenean.
Partida berdinduta hasi zen, eibartarrak defentsan gogor eta komeni zitzaien erritmoa kontrolatuz. Ordu laurdenean, 5-5eko markagailuak taldearen defentsako lan ona erakusten zuen. Hala ere, une horretatik aurrera, aurkariaren defentsa irakurtzeko eta jaurtitzeko aukera onak aurkitzeko zailtasunak oso garrantzitsuak izan ziren. Gainera, aldea markatu zezaketen bi kontraeraso argi huts egin ziren.
Defentsan, intentsitateak ez zuen behera egin, baina etxeko taldeak Nahia Elgoibarreko jokalariaren talentu diferentziala aprobetxatu zuen, Errotabarriren erasoa gidatu baitzuen. Horri esker, atsedenaldira joan ziren etxekoak 10-5eko emaitzarekin.
Bigarren zatia hasi ondoren, Eibar Eskubaloiak jarrera ona erakutsi zuen eta markagailuan hurbiltzea lortu zuen, baina etxekoek abantaila handitu zuten garaipen justua lortu arte.
Emaitza gorabehera, taldeak bere erritmoa inposatzeko gaitasuna erakutsi zuen partidako hainbat tartetan, eta kontraerasoko gol gehiago sartu zituzten aurkariak baino.
Gizonezkoen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du asteburu hontan Zumaiako kantxa zailean. Garaipen horri esker, hirugarren postuan mantentzen dira eta bigarren sailkatua presionatzen jarraitzen dute.
Hasieratik, taldeak seriotasun eta kontzentrazio handia erakutsi zuen, taulako goiko postuetarako borrokan puntu bakoitzak duen garrantziaz jabetuta. Etxeko taldea abantaila txikiekin hasi zen arren, Eibar Eskubaloiko mutilek bere jokoa inposatzen joan ziren pixkanaka eta atsedenaldira 6 goleko abantaila erosoarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian, eibartarrek aldea handitzen jarraitu zuten 18-31ko emaitzarekin itxi arte. Kopako partidaren ondoren Gari (prebentzioagatik) eta Ruebenen bajak izan arren taldeak joko maila altua mantendu zuen. Bernatek arrakastaz bete zuen Rubenen hutsunea.
Taldeak posizioak igotzeko eta maila gorenean lehiatzen jarraitzeko duen konfiantza indartzen duen funtsezko garaipena.