
Gizonezkoen taldeak Trapagaranen aurka jokatuko du asteburu honetan, eta lehia gogorra espero da. Garaipena lortzeko, funtsezkoa izango da erasoan kontzentraziorik handiena mantentzea, bizkaitarrak nabarmentzen baitira defentsan egiten duten lanagatik eta kontraerasoan duten eraginkortasunagatik. Gainera, erasoan joko eredua bikain exekutatzen dute.
Jaitsiera postuetan egon arren, Trapagaranek kosta ahala kosta azken postuetatik alde egin nahi du, eta horrek oso partida gogorra iragarriko du, berdindutako denboraldiko kopako partidakoa bezela. Kontuan hartu beharreko datu gisa, Trapagaran izan da liderra estu hartzeko gai izan den talde bakarrenetako bat, eta horrek lehiatzeko gaitasuna erakusten du.
Emakumezkoen taldeak urteko azken partida eta bigarren itzuliko lehenengoa jokatuko ditu, sailkapenean bigarren postuan dagoen Beti Onak taldeari bisita eginez. Talde oso osoa da Nafarroakoa, eta bere jokalari guztiek errendimendu handia ematen dute.
Atarrabian neskek zerbait positiboa batu nahi badute, joan den astean erakutsitako kontzentrazio eta sendotasun berari eutsi beharko diote, erasoan galerak gutxituz eta bere ohiko defentsa indartuz.
Pasa den asteburuko garaipenak lasaitasuna eman dio taldeari, orain jaitsiera postuekiko bost puntuko abantaila baitu. Presio gutxiagorekin, armaginek urtea modu ikusgarrian ixteko aukerarekin egingo diote aurre partidari, euren joko-erritmoa ezarri eta kantxan egiten duten lana ondo gauzatzen badute.
Bi taldeak dena emateko eta 2024a sentsazio onekin agurtzeko prest daude.