Larunbatean arratsaldeko 18:30etan Ipuruan, Mek Eibar Eskubaloia Bm. La Jotaren aurka lehiatuko da, kategorian mantentzeko erabakigarria izango den partida baten.
Zaragozako taldea, La Jota, ezaguna da bere erasoko joko dinamikoagatik, jokalari trebeak eta kontraeraso arriskutsu bat izateagatik. Horrek esan nahi du Mek taldeko jokalariek erne egon beharko dutela La Jotaren abiadurarekin, bai lehen boladan, bai bigarrenean, baita kontraerasoetan ere, horiek baitira euren erasoaren arma nagusietako bat.
Defentsari dagokionez, La Jotak 6:0 estruktura erabili ohi du, baina 5:1ekin ere txandakatu daitezke, eta horrek orain arte emaitza onak eman dizkie. Azken minutura arte borrokatzen duen talde bizia da, beraz, Mek kontzentratuta egon beharko da partida osoan zehar.
Mek taldeak Ipuruara joateko eta taldea babesteko deia egin die bere zaleei, garaipen hau ezinbestekoa baita mailari eusteko. Irabaziz gero eta Ereintzak bere partida galduz gero, Mek-ek beste urte batez zilarrezko mailan jarraitzea ziurtatuko luke. “Bultzada itzela behar dugu” esan dute sare sozialetan.
Bestalde, Lehen Nazionalean, Mek taldeko mutilek partida zail baten aurka jokatuko dute ostiral honetanTrapagaranen 20:15ean, azken partidan bi taldeek berdindu egin baitzuten. Eibartarren helburua azken jardunaldietako bolada positiboarekin jarraitzea eta denboraldiaren azken txanpan besoak ez jaistea da. Nahiz eta baja garrantzitsu batzuk izango dituzten, Zuloaga, Beñat eta Eneko Rivero atezaina kasu, taldeak dena emango du zalez gainezka egongo den kantxan.